Marie Darrieussecq

(Baiona, 1969). Pariseko École Normal Supérieure-n egin zituen letra ikasketak. 1996an argitaratu zuen aurreneko nobela, Ahardikeriak (Alberdania, 2004), eta arrakasta itzela izan zuen Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero. Ondoren argitaratu dituen liburuak: Naissance des fantômes (1998); Le Mal de mer (1999); Précisions sur les vagues (1999); Bref séjour chez les vivants (2001); Le Bébé (2002); White (2003); Claire dans la forêt (2004); Le Pays (2005); Zoo (2006).