- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Narrazioa
- Nº de la colección: 174
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 436
- Encuadernación: Tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 04/11/2026
- Fecha de publicación en digital: 18/11/2026
- ISBN papel: 978-84-9868-986-0
- ISBN digital: 979-13-88609-09-1
Zirtak su
II. Eta hitza emakume egin zen
Zirtak su trilogiaren bigarren liburukian, Egeriaren istorioak denboran aurrera egiten du, baina haren hitzek ez dute isiltzeko asmorik. IV. mendearen amaieran, Egeria izeneko emakume erromatarrak etxetik alde egin eta Lur Santurainoko bidaia ausartari ekiten dio. Ez du, ordea, erromes huts izan nahi: mundua ikusi, herrien ohiturak ezagutu, jainko eta jainkosa desberdinak ulertu eta gizakien sinesmenen arteko loturak aurkitu nahi ditu. Jano lagun leialaren eta Auguria bidelagunaren konpainian, Erromatar Inperioaren lurralde zabalak zeharkatuko ditu, mendiak, hiriak, tenpluak eta santutegiak ezagutuz. Bidean, ustekabeko topaketek, maitasunak, botereak, erlijioaren arteko talkek eta arriskuek bere bidaia bera bezain garrantzitsua den barne-bidaia batera eramango dute.
Egeriaren begirada ikusberak eta kritikoak antzinateko gizartearen kontraesanak agerian uzten ditu: paganismoaren eta kristautasunaren arteko borroka, emakumeen lekua, botere politikoa, desira, sinesmena eta jakintzaren transmisioa. Bere ahotsean, iraganeko mundua ez da museo baten hondar estatikoa, baizik eta bizirik dagoen unibertso bat, gorputzez, ideiez eta pasioz betea.
Baina Egeriaren istorioa ez da berarekin amaituko. Mendeak igarota, haren testuak eskuz esku ibiliko dira, monasterioetako scriptoriumetan kopiatuko dira eta emakume baten hitza isilarazi edo eraldatu nahi duen historiaren aurka iraungo dute. Horrela, bidaia pertsonal bat memoria, identitate eta ahotsaren aldeko borroka bihurtuko da.
Eta hitza emakume egin zen iraganaren eta orainaren artean zubi bat eraikitzen duen eleberria da: bidaia historikoa, abentura, maitasuna eta misterioaren hariak uztartzen dituena, emakume batek bere begiekin mundua ikusi eta bere hitzekin mundu horren lekukotasuna uzten duen arte.
Ebook
11,99 €
Maite López Las Heras
Maite López Las Heras (Azkoitia, 1985)
Idazlea, poeta eta itzultzailea da. Filologia Klasikoa ikasi zuen. Literatura arloan, poesia sortzen du batez ere, baina ipuinak ere idazten ditu eta testu klasikoak euskaratzen ditu grezieratik eta latinetik. Lópezen poema bat Madrilgo zebra-bide batean ikus daiteke. Iritzi-artikuluak idazten ditu Azkoitia Guka aldizkarian eta Elinberri aldizkari digitalean, poema-liburuen erreseinak idazten ditu Poesialeku webgunean eta «Epeletan» irakurle-taldea zuzendu izan du hainbat urtez. Euskal Idazleen Elkarteko kide da.
Hainbat ipuin lehiaketa irabazteaz gain, Euskadi Literatura Sarietako hautagaia izan zen Safo, poesia guztia (Balea zuria, 2020) liburuarekin itzulpenaren kategorian, zeina zuzenean eoliar dialektotik euskaratu zuen eta Amatu (Alberdania, 2022) liburuarekin Euskarazko Saiakera modalitatean. Berea da gainera, Pienso luego escribo (Círculo Rojo, 2018) eta euskarara ekarri ditu Ibilbidea. Egeria (Testu zaharrak, 2022), Poetandreak (Balea zuria, 2022) eta Giorgos Seferis (Susa, 2024). Eskuartean duzu Zirtak su trilogiaren bigarren atala.

