• Idioma del libro: Euskera
  • Colección: Poesia
  • Nº de la colección: 27
  • Formato: 205 x 140 mm
  • Páginas: 98
  • Encuadernación: Tapa blanda
  • Disponibilidad: Disponible
  • Fecha de publicación en papel: 04/11/2026
  • Fecha de publicación en digital: 04/11/2026
  • ISBN papel: 978-84-9868-990-7
  • ISBN digital: 978-84-9868-991-4
Ficha técnica

Orratzak paperezko tximeletari

Gerardo Markuleta

Mikropoemaz osaturiko liburu honetan, mota askotako haikuak topatuko ditu irakurleak. Egileak zorrotz eusten dio haikuaren 5-7-5 silaben neurriari, eta orobat haikuaren irudi poetikoaren soiltasunari. Batzuetan hunkiduraz, beste batzuetan jolasez, beti sotiltasunez, egileak existentziari begiratzen dio bere baitatik, bere amodio eta maitasunetik, ahots apal baina sendoa eraikiz, orratzak ziztatuz paperean, ez tximeleta gisa disekatzeko, baizik eta eguratsera hegaldarazteko.

Papel

13,50 €

Gastos de envío no incluidos

Envíos gratis a partir de 40€

Comprar

Ebook

6,99 €

Comprar y descargar

Gerardo Markuleta

Gasteizen bizi da. Unibertsitate-ikasketak Donostia, Oviedo eta Gasteizen egin ondoren, Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziatu zen. Gaur egun literatura itzultzen dihardu.

Sei poema liburu argitaratu ditu: Larrosak noizean behin (Erein, 1990), Sagarraren hausterrea (Erein, 1994), Hauta-lanerako poemategia (Erein, 2000), Batak ez du bestea kentzen (Alberdania, 2003), Ezjakintasunak (Alberdania, 2006) eta Denbora bere lekura (Erein, 2015). Markuletaren poemak kantu bihurtu dira zenbait abeslariren musikaz: Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Antton Valverde…

Rikardo Arregi eta Kirmen Uribe poetak gaztelaniaz eman ditu, eta atzerriko poetak euskaratu: Poeta katalan garaikideak (Elkar, 2014), Estellés euskaraz (Bostezo, 2013) edo Ángel González. Antologia (Susa, 2016).

Otros libros en Alberdania