Egun batean institutuko kirol-lehiaketetan era tamalgarrian jardun ondoren, Gregek erabaki zuen bertan behera uztea ofizialki bere atleta ibilbidea, baina, azkenean, gogoz contra onartu zuen amak saskibaloian izena emateko egin zion iradokizuna. Taldean sartzeko probak gaizki baino okerrago egiten ditu Gregek, eta ziur dago ez dutela hartuko, baina, uste guztien aurka, tokia egin diote talderik txarrenean. Denboraldia hasten denean, Greg eta bere taldekideek ez dute uste partida bat bera ere irabazteko gauza izango direnik. Baina kirolean zernahi gerta daiteke. Dena jokoan dagoenean eta pilota Gregen eskuetara iristen denean, asmatuko ote du egoerak eskatzen duen mailari eusten? Edo etsi egingo du behar baino lehen?
Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.
MIKEL REPARAZ (Arbizu, Nafarroa, 1975) nazioarteko informazioan aditu eta aritutako kazetaria da. Unibertsitateko ikasle zelarik Balkanetako gerraren ondorioak bertatik bertara ezagutu zituen, eta ordutik bidaiatzen, ikasten eta informatzen eman du ibilbide profesionala. Lehen pausoak Euskaldunon Egunkarian, Iruñeko Euskalerria Irratian eta Nafarroako Diario de Noticiasen eman zituen, baina EITB izan da urte luzez bere lantokia. Bruselan […]
Gaur goizean, puxika horia
hegan atera da, gelatik.
Kalean gora egin du, auzoan, hirian!
Puxikak gero eta urrunago egiten du hegan
Ez gaude Iraultza garaian. Ez gaude Erreforma garaian. Nire tesia da inpase garaian dagoela euskal politika eta gizartea. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburu hau osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei beste modu batera begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? Gizartea ala herria izan behar dira ardatz gure politiketan? Behin betiko erantzunak baino, gure geldiaro honen zergatiez pentsaraziko dizun lana duzu Aberriaren inpaseak.
JOSEBA ZULAIKA antropologian doktorea (Princeton, 1982) eta idazlea da. Renoko (Nevada, AEB) Euskal Ikasketen Zentroan lan egin zuen hiru hamarkadaz, baita hura zuzendu ere 2000. urtetik 2014ra bitartean. Bere obrak Euskal Herria izan du ardatz, gizarte tradizionalaren ikerketatik indarkeria politikoaren auziraino, honako tituluekin, besteak beste: Violencia vasca: metáfora y sacramento (1990) eta Ehiztariaren erotika (1990). […]
Amona hil eta bilobak, Hodeitza eta Nahia, baserrira itzuli dira, lekua husteko eta harekin zer egingo duten erabakitzeko. Baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da. Eta Amaren gaixotasunaren eta Amonaren jokaera arraroaren sorburua den zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du.
Izaskun Gracia Quintana (Bilbao, 1977) es licenciada en Filología Vasca y trabaja como diseñadora gráfica editorial, traductora y correctora. También escribe artículos para diversos medios, colabora con el programa de Radio Euskadi «Pompas de papel» y ha coordinado talleres de escritura. Es autora de los poemarios lluvia sobre piedra (2025), soliloquio soterrado (2021), Ohe hutsetan […]
Gazte literaturak ongi idatzitako liburuak behar ditu, noski, baina batez ere gai sakonak behar ditu, benetakoak. Hain zuzen ere bidaia nobela honek eskura dakartzan bezalakoak. Zergatik? Bada zure antzeko nerabeek herrialde guztiz desberdin batera egindako bidaia eskaintzen duelako, hau da, beste hizkuntza bat, bestelako ohitura eta tradizioak aurkezten dituelako. Horrekin batera, pertsonaiak eskolakide lagunak dira eta haien egoera emozionalaren arabera aztertuko dituzte Txinako jakituria eta eromena, ontasuna eta etsipena, modernitatea eta antzinako kultura, Txinako alde onak eta ez hain onak
Eta hona emaitza: benetako lilura pizten duen narrazio bat.
Baina Aksinja Kermauner-en ikuspuntua are interesgarriagoa da: hainbat hamarkada ikusmen urriko gazteak artatzen igaro ostean, egileak Suncan kasik itsua aukeratu du protagonista eta narratzaile lanak egin ditzan.
Honaino iritsi ahal izateko, Aksinja Kermauner-ek bide bihurri bezain atsegina proposatzen du irakurleen bihotzera iristeko zurera, nirera, bizitasun handiko pertsonaiak aurkezten dizkigu eta, finean, eguzkia irensten ari den dragoi bat amesten eta irudikatzen laguntzen digu.
Ilargiaren argitan, hobeki eta urrunago IKUS dezagun.
La literatura juvenil no sólo necesita libros bien escritos, como en este caso, sino sobre todo libros con temas poderosos. Esta es, de hecho, una poderosa novela de viajes en muchos sentidos. En primer lugar, porque trata de un viaje emprendido por personajes adolescentes como tú a un país totalmente distinto, es decir, diferente en cuanto a lengua, costumbres y tradiciones. Además, los estados emocionales de los personajes (compañeros/as de colegio y amigos/as), a través de los cuales juzgan la perfección y la imperfección de China, tierra de sabiduría y la locura, bondad y desesperación, modernidad y cultura ancestral
confieren a la narración una fascinación inusitada.
Por si esto fuera poco, también está el hecho de que la autora, Aksinja Kermauner, que lleva décadas atendiendo a la ceguera y a los/as jóvenes con discapacidad visual, eligiera como narrador y protagonista a Suncan, que está casi totalmente ciego.
Para llegar hasta aquí, Aksinja Kermauner traza un sinuoso y placentero camino hacia el corazón de los/as lectores/as -el tuyo y el mío-, nos presenta personajes vitales y nos hace soñar con e imaginar a un drgón tragándose el sol. Todo para hacernos VER mejor y más lejos, ¡a la luz de la luna!