Mendi malkartsu eta ibili ezinen artean gorderik, Guilleries eskualdean otso-ehiztariak, bidelapurrak, basoan ezkutaturiko iheslariak, karlistak, belagileak, makiak, rally-pilotuak, mamuak eta deabruak baizik iragotzen ez diren ezleku urrun batean, lurrari kaparren moduan lotua ageri da mas Clavell delakoa. Emakumeak bizi dira, batez ere, etxe horretan, eta mendeetako oroitzapenak bildu dira hartara egun bakar batean. Senarra topatu orde egin zuen Joanak leinu itxuraz madarikatu bati hasiera eman zion hitzarmena. Betilerik gabe sortu zen Bernadeta eta hainbeste xarbot-ura isuri zioten ttikitan begietan non behar ez duena ere ikusiko baitu handik aurrera. Osorik beharrean, hiru laurdeneko bihotza du Margaridak, baina bizia eta suminkorra. Mihirik gabe sortu zen Blanca, ahoa habia hustua iduri, ez du hitzik egiten, behatu egiten du. Jaia ari dira egun prestatzen emakume hauek, eta beste batzuk.
Ohiturik gauzkan bezala, hitz-jarioaren eman lasaia, erritmoaren eta umorearen zentzu bizia, ausardia formala eta irudipeneko giroak aurkezteko eta pertsonaiak hezurmamitzeko gaitasun aparta zurkaitz eta gidari dutelarik, hona hemen Irene Solàren nobela berria, argiaren eta ilunpearen, bizitzaren eta heriotzaren, ahanzturaren eta oroimenaren, errealitatearen eta alegiaren arteko bitasuna eta, aldi berean, batasun mina kontagai bihurtu dituen istorio uholde ezin joriagoa, ezin ederragoa.
Eneko Aizpurua (Lazkao, 1976). Licenciado en Derecho y trabaja como traductor. Actualmente reside en Pamplona. Su trayectoria literaria se ha desarrollado principalmente en el a´mbito de la novela negra, con ti´tulos como Errauts (2011), Herensuge gorria urtea (2013) y Lehertu da festa (2016), adema´s del ensayo Bidasoan gora (2020). En su labor como traductor, ha […]
ALMUDENA CIDek,
lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak,
bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko:
Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Europako Txapelketa dela-eta, Olympia eta bere lagunak Italiara joan dira. Han
erronka berriak izango ditu, leku berriak deskubritu eta lagun berriak ere egingo ditu.
Olympia urduri ibiliko da, ordea, eta bere egonezinak eta erantzukizunaren zamak ez
diote lagako lo egiten eta kontzentratzen. Lortuko ote du lasaitzea eta behar duen
kemena biltzea, bere ametsengatik borrokatzeko?
TELMO LAZKANO es profesor de Ciencias Sociales en el Centro Territorial de Gipuzkoa para la Atención Hospitalaria, Domiciliaria y Terapéutico-Educativa, especializado en psicología para educadores y psicoterapia breve con niños y adolescentes por la Sociedad Española de Medicina Psicosomática y Psicoterapia, y experto en redes sociales y pantallas. El Departamento de Salud del Gobierno Vasco […]
Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prest.
Anjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.
Gregoire-k gorroto du eskola. Beste ezer baino gehiago gorroto ere. Ez du estudiatzea atsegin, eta, gainera, soinketak bere onetik ateratzen du. Gregoire-ri, aldiz, eskulanak egitea gustatzen zaio. Horregatik, gurasoekin ongi konpondu ez, eta aitonaren txabolara joaten da. Aitonak beste inork ez baitu ulertzen. Halako batean, ordea, eskolatik bota dute. Aitona lehen aldiz haserretu egin zaio
Hiner Saleem zinegile eta idazle kurduak bere haurtzaroa kontatzen du liburu honetan. Eta bere haurtzaroa kontatzeko beretarren -bere familia hurbilaren eta kurduen- historia kontatu behar digu, Saddam Hussein aginpidera iritsi aurretxoan hasita, harik eta, 17 urte zituela, Iraketik ihes egin behar izan zuen arte. Ihes egin eta gero, zinemagile lanak egin ditu. Vodka Lemon da bere azken film luzea, Veneziako 2003ko zinemaldian San Marco saria jaso duena. Nire aitaren fusila 2004ko otsailean argitaratu zen lehen aldiz, arrakasta handiz, oso denbora laburrean hizkuntza askotarako bidea egin baitu.
Simon, Garance eta Lola hiru anai-arreba dira, gazte edo gazte izandakoak, heldu (edo zahar?). Liburu honetan ihesaldi bat egiten dute elkarrekin: familia ezkontza aspergarri batetik ihesi doaz Vincent anaia txikiarekin bat egitera, Frantziako landa zabalean gida lanak egiten baititu gaztelu batean.
Parentesi bat egingo dute beren heldu bizitzan, ahaztuko dituzte senarrak eta emazteak, seme-alabak, dibortzioak, kezkak eta munduko gauzak, eta jolas egun haurtzaroko bat eskainiko diote beren heldutasunezko bizitzei.