Resultado de búsqueda para:
Lurpeko eskaileren misterioa
Iker beti izan da esploratzaile bizkorra, ikerlari ausarta. Baina aurkitu berri dituen lurpeko eskailera zahar horiek beldur pixka bat sortzen diote. Kanposanturainoko bidea egiten omen dute eta, gainera, madarikatuak daudela jakin du.
Bakarrik ausartzen ez denez, Eztitxu prest dago abentura arriskutsu horretan laguntzeko.
Bien artean argituko ote dute eskailera madarikatu horien misterioa? Bidaia hastera doaz, baina ez dakigu amaituko duten.
Leire Iparragirre
Leire Iparragirre, 1983an jaiotako Gasteiztarra. Arte Ederretan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatetik. Pintura eta ilustrazioa izan dira bere bizitza bete duten arloak. Baina ilustrazioan bere lana oinarritzea erabaki du. Mundu honetan sartu eta bere ilustrazioek eman, sentiarazi, amesteko eta erakusteke daukaten guztia ateratzeko aukeren bila.
Antton Kazabon Amigorena
Antton Kazabon Amigorena (Oiartzun, 1954) Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakasle eta zuzendari izana. Bertako Bertso Eskolaren sortzaile. Bertsolaritza arloan materialgintzan, gai jartzaile, epaile, bertso jartzaile, kronikari, irrati eta telebistako komentarista lanetan urte luzez aritua. Ehun eta berrogei bat liburu argitaratu ditu, gehienak haur eta gazte literatura sailekoak. Lehenengoa Letrak bertsotan (Elkar, 1987). Eta azkenekoa Unairen memoriak […]
Georges Waysand
Georges Waysand (Bruselas, 1941). Es físico cuántico, escritor y exdirector de investigaciones del CNRS en la Universidad París VII. Reconocido internacionalmente por sus aportaciones a la superconductividad y a la investigación en laboratorios subte-rráneos de partículas, ha desarrollado una brillante trayectoria científica sin abandonar nunca su compromiso con la memoria histórica europea. Hijo de resistentes […]
Gorka Etxebarria Dueñas
Gorka Etxebarria Dueñas (Gasteiz, 1988) Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Nazionalismoaren historia, espainiar trantsizioa eta zinemako estereotipo politikoak landu ditu. Sozialismoaren historia labur bat (Gite-Ipes, 2016) liburuaren egilea da.
Hona hemen gu biok
Istorio gazi-gozoak dakarzkigu Dorothy Parker-ek, andre-gizonen arteko ika-mika tirabiratsuak, inolako harropuzkeria eta lotsarik gabe azalduak, gordin eta garden. Kontakizun bihurri, minbera eta hunkigarriak dira. Istorio zorrotzak, umorez eta atsekabez beteak. Ikara eragiten duten umorez zipriztindutakoak. Suharrak dira, grina biziz idatzitakoak, betiereko gorabehera katramilatsuak dituztenak kontagai: senar ankerren doilorkeria, emazte otzanen mendekotasuna, senitartekoen itxurakeriak, bikote harremanetako gaizki-ulertzeak, jeloskorkeria, bakardadea, egunerokotasunaren ohikeria, txutxu-mutxuen maltzurkeria, jendarteko bereizkeriak, txirotasuna, arrazakeria, amatasuna, abortua, dibortzioa, buruaz beste egitea Haatik, ez dira istorio sentibera hutsalak. Ez dira kontakizun arinak, inozoak; pisuak eta larriak baizik. Benetakotasun egiazkoa darie. Argi eta garbi islatzen gaituzte. Eta geure buruaz irri eginarazte digute, bihozgabe, basaki.
Bederatzietatik bederatzietara
Eleberri honetako protagonista -Stanislaus Demba ikaslea-, goiz batean behartua dago ilunabarra baino lehenago diru kopuru bat biltzera, berari muzin egin dion neskalaguna berreskuratzeko eta biek elkarrekin Veneziara egingo luketen bidaia batekin tentatzeko. Hala, delitu txiki bat egingo du, eta hortik aurrera eleberri poliziakoaren antz handia hartzen du Perutzen obrak: etengabe ihesi eta ezkutuan ibili beharko du Demba ikasleak. Eleberriaren atal bakoitzean, protagonistaren bizitzako pasarte bat agertzen zaigu. Leo Perutz austriarraren nobelak agertu zirenean, Kafka berritzat hartu zuten batzuek. Maiz erakusten dizkigu figura groteskoak, egoera absurdoen mendean dabiltzanak eta indar irrazionalek erasan dietenak.
