Iñaki Alegria Loinaz (Donostia, 1957) informatikaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. 1981az geroztik, Donostiako Informatika Fakultatean dihardu, irakaskuntzan eta ikerketan. Euskara teknologia berrien mundura eramateko ahaleginean aitzindaria izan da: 1988an Ixa ikerketa-taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta haren eskutik garatu dira, besteak beste, Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta euskarazko itzulpen automatikorako hainbat tresna. Unibertsitateko jardunaz […]
Antoni Olivé (Bartzelona, 1946) Antoni Olivé Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko (UPC) Informatikako katedradun emeritua da. Informatikako teknikari gisa hasi zuen bere ibilbide profesionala enpresa-munduan, eta, ondoren, UPCko irakasle izan zen. Bertan, irakaskuntzan eta ikerketan jardun zuen, softwarearen ingeniaritzaren eta informazio-sistemen arloetan. Bere espezialitateko gaiei buruzko bi liburu argitaratu ditu. Informatika Fakultateko dekanoa, Zerbitzuen eta Informazio Sistemen […]
Liburu honek eromenaren inguruko hausnarketa sakon bat proposatzen du, esanezina den horretara hurbilduz. Eromenaz hitz egiteak, ezinbestean, hizkuntzaren mugekin eta giza izatearen arrakalekin topo egitea dakarrelako. Ikuspegi lacandarrari jarraituz, testuak eromenaren, desiraren, angustiaren eta sintomaren arteko loturak aztertzen ditu. Patologizazioaren kritika eginez, egileak entzuketa proposatzen du oinarri gisa: eromena zuzendu edo isilarazi beharrean, haren lengoaia […]
Itziar Otegi (Oiartzun, 1972) Idazlea eta itzultzaile da. Itzultzaile gisa hainbat egile ekarri ditu euskarara, hala nola Jules Renard, Etgar Keret edo Flannery OConnor. Idazle gisa bi lan argitaratu ditu gaurdaino: Lorerik gorriena album ilustratua, Sandra Garayoarekin batera (Etxepare saria 2020), eta Ezer ez dago utzi nuen lekuan ipuin-liburua (Donostia Hiria Kutxa literatur saria 2024). […]