Agota Kristof-ek badu zer kontatu eta badaki nola kontatu. Hogeita bost kontakizun labur bildu ditu Berdin dio orain arteko bere azken liburu honetan. Giro arrotz batean igarotzen dira gertakizunak; baina, aldi berean, modu hunkigarrian bitxiki bilduak ageri dira pertsonaiak eta egoerak. Euskal irakurleari ez zaio hain arrotz egingo konta-modua.
Gutako edonor aurkituko da noizbait ataka gogor honen aurrean: Gurasoen galtzea. Izan garen edo, halabeharrez, noizbait izango garen umezurtz guztioi eskainia da eleberri baten moduan irakurri daitekeen liburu lagungarri hau. Bere gurasoen etxea nola hustu zuen kontatzen digu liburu eder honetan Lydia Flem-ek. Lau bide baino ez die aurkitzen han aurkitutako gauza bakoitzari, altzari, soineko, paper
: gorde, eman, saldu edo bota. Baina erabaki bakoitza hartzerakoan, halako errudun sentimendua nagusitzen zaio, nahi ez duela ere. Oinordetza ez baita opari bat. Gaiari buruzko tratatu psikologiko bat egin zezakeen autoreak, psikoanalista baita lanbidez, baina horren ordez, testu xume hau eskaini digu, ederra bezain ongi idatzia, sentimenduz betea eta hunkigarria, irakurlearen gogoan luze iraungo duena. Hitzek askorik balio ez dutenerako idatzitako hitzak.
Topi y Popi, dos pequeños topos quieren jugar juntos. Popi quiere levantar una gran colina, pero Topi prefiere cavar un profundo hoyo. Y, sobre todo, ninguno de los dos quiere ceder. Así no pueden salir bien las cosas, ¿verdad?
Literatur euskalkietako irakurgai hautatuak da liburu honen azpititulua. XVII, XVIII eta XIX. mendeetako testuak biltzen dira bertan. Lau euskalki, 142 testu, 69 idazle ageri dira ia berrehun orrialdetan barrena, Josu Pikabea irakasleak antolatuta. Irakurle arruntak irakur-zati atseginik aurkituko du bertan, eta euskalkiak landu nahi dituenak, berriz, izango du non aztertua. Umorezko testuak, dramatikoak, epikoak, ipuinak
Antzerkia, poesia eta hitz-lauko testuak.
Juan Ignazio Iztueta Dantzarien maisu Miscelánea
Hamar-hamaika urteko mutiko lerdena fraide ikastetxean ikasle, hogei urteko gazte sentimentala maitasun kontuetan endredatua, hogeita hamar urte inguruko ingeniari adoretsua lan arazoetan korapilatua. Horra protagonistaren bizitzako hiru pasarte, handi edota heldu izateko bidean mugarri bailiren kokatuta. Horra, halaber, protagonistaren eskarmentua, erortzean berriro jaikiz egiten omen dugun mundualdiaren adierazgarri.
Hirugarren poesia liburua du Linazasorok Euriaren eskuak izenekoa. Poesia biluzia egin nahi izan du oraingo honetan. Maitasuna eta heriotzaren kontzientzia, hogeita hamar poema ia errezo gisa antolaturik.
Ipuin klasikoen elementu asko biltzen dira liburu honetan: gizon ezezagun bat, ofizioz bibolinjole, galtzerdiak eta beste galtzen dituena, arropa sokatik erorita. Mundua ezagutzen du, izaeraz sentibera da eta ipuin asko dakizki, hor-hemen entzundakoak. Neskatila bat ere bada, bibolinjolearekin liluratuta, etxeko atezainaren alaba, amaren etxean bizi dena. Neskatila dena berria egiten den adin horretakoa izaki, begiak bete argi ditu kanpotik datorkiona harrapatzeko. Ipuinetan ageri zaigun unibertsoa oso berezia da. Emakumeekiko lilura ageri da, emakumeek beren errealitate propioa beren ahoz islatzeko beharra aldarrikatzen da. Pertsonaia nagusiak bizi duena bidaia iniziatikoa da. Arazoz betetako bidaia. Pertsonaiaren psikologian sartzeko ahalegin berezia egin du autoreak.
Euskadi Irratiko langilea da Maddi Gaztelu, narrazio honen proragonista. Han-hemenkako prentsaurrekoetan esandakoak jaso eta irratiratzea da bere lana. Ez da dirudien bezain erraza: prentsaurreko asko eta askotan ez diote eskaintzen euskarazko hitzik. Gauzak horrela, sekulakoak eta bi asmatu behar izaten ditu Maddik euskarazko hitzak jasotzeko, irratiko bere nagusia, Mikel, asetzeko moduko korteak osatzeko. Asko eta askotarikoak dira euskarazko korteak lortzeko Maddik darabiltzan estrategiak. Ekitaldiaren arduradunei gogor aurre giten die, batzuetan. Beste batzuetan, berriz, txantxa gisako bidea aukeratuko du, barruaren lasaigarri. Kazetari lankideetan, hala ere, badu konplizerik. Euskadi Irratiko langilea da Goizalde Landabaso, narrazio honen egilea. Maddik liburu honetan kontatzen dizkigun pasadizoek Goizalderi gertatutakoetan dute oinarri. Kortea lortu beharrak sortzen duen paranoia ere Goizalderengandik datorkio Maddiri. Errealitatearen argazki bat da narrazio hau. Argazki guztiek bezala, islatu nahi duen errealitate horren alde jakin bat, ikuspegi jakin bat baino ez dezake eman. Bada, noski, errealitate horri berari buruzko beste ikuspegirik, Maddiren eskutik Goizalde Landabasok hemen eskaintzen duena, ordea, beste ezein bezain erreala da, bizipenetan baitu oinarri.
Gaur egun bidaia asko egiten da, oso denbora laburrean oso distantzia luzeak korritzen dira. Gugandik, gure inguru hurbiletik ihesi joan ohi gara askotan bidaian. Jokin Muñozen biajia, berriz, ez da bidaia. Etxauritik Castejonera doa; oinez, bai; bidea aitzakia du, ordea, hainbat iritzi, hainbat purrustada plazaratzeko. Purrustada itxurako iritzi horietan, autorearen kezkak sumatzen dira; paisaia, paisanajea, euskaltasuna, nafartasuna, historia
, ikusten duena eta aurkeztu nahi zaigunaren arteko koxka
, dena dago liburu honetan biajian doanaren begiratu hurbiletik begiratuta. Metroz metro eta gizakiz gizaki egiten du bidea Muñozek. Oinez ibiltzearen abantailak dira horiek. Bidean topatzen duen guztia solaskide zaio. Horri esker, biajia elkarrizketa ere bada, hein handi batean. Elkarrizketa-puskarik mamitsuenak, hala ere, Jokinek -edo biajantiak- bere buruarekin dituenak dira. Biajiak, bidaiak ez bezala, ez du idealizaziorako aukerarik ematen; bai, ordea, ironiarako, sarkasmorako, ziri zakarrerako.