Ingeles literaturako lehen detektibe-eleberria, edo misterio-eleberri modernoaren aitzindari eta XIX. mendeko garrantzitsuenetako bat da Ilargi-harria, adituen ustez. Bere egitura narratibo ez ohikoagatik da batez ere berezia. Izan ere, eleberria gutun bidezko narrazio korala dela esaten daiteke: narratzaileak diamantearen desargertzearekin zerikusia duten personaiei gertaerez dakitena idatzaiz kontatzeko eskatu, eta haiek, elakarri txanda hartuz, eta gertaeren inguruan nork bere ikuispegia emanez, ikuspegi desberdinak eta are kontrajarriak ere, hasieratik bukaeraino albaintzen dute istoria. Horretaz gainera, berziki azpimarragarria da idazleak bere pertsonaien bidez giza izaeraren alderdi guztiak agerian jarriz eta intrigari azkeneraino eutsiz erakusten duen maisutasuna. Batez ere horretan agertzen ditu Collinsek bere idazle-dohain ikaragarriak. Aspaldi esana utzi baitzuen T.S. Elliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera.
Bere lan gehienak Vienan girotuta daude. Bertan mugitzen diren pertsonaiei atxikitzen zaie hiria. Are gehiago, idazlearen ahalegin errealista ikusten da, nolabait esateko, Viena bera bere istorioetako pertsonaia nagusi bihurtzen duelarik, halako moduz non hiriak beste pertsonaia guztiak bere baitan hartzen baititu. Schnitzlerrentzat, norbanakoaren analisi psikologikoa ezinezkoa litzateke pertsonaia jaio eta garatzen den gizartearen analisi soziologikoa egin gabe.
Schnitzlerrek kontakizun laburrak idatzi zituen gehienbat. Dozena bat eleberri idatzi zituen, eta gehienak, laburrak. Hogeita hamarretik gora ipuin idatzi zituen, eta haien artean aukeratu dira edizio honetako 11 ipuinak.
Bere bizitza pribatuaren hogeita hamargarren urteurrenean, Vostxovi kontua eskaini zioten existentziarako baliabideak eskuratzea ahalbidetzen zion tailer mekaniko txikian. Kaleratze-aginduan honako hau idatzi zuten: ekoizpenetik baztertzen zutela, batetik bere gorputzari makaltasunaren hazkunde bat eta, bestetik, lanaren dinamika globalaren testuinguruan pentsakortasun bat igarri zizkiotelako. Horrela hasten da Lubakia, XX. mende hasierako errusiar surrealismoaren maisulana. Antiutopia izeneko literaturaren azpigeneroan kokatu izan da. Lubakian gizakiek gizatasun gutxi erakusten dute. Animalien, haizearen, zuhaitzen izaera, berriz, oso gizatiarra da. Kolektibizazioa, bosturteko planak, ildo ideologikoak, doktrinamendua, iraultzarekiko erlijiozko fedea
Ipuin antologia honen arduraduna Iñaki Aldekoa izan da. Berak aukeratu ditu euskal ipuingintza modernoaren barrutian alerik umoenak iruditu zaizkionak. Antologiagileak ez du ipuin biltze soil bat egin, liburua bere osotasunean pentsatu baizik. Euskal ipuingintzaren maisulanak. Zortzi ipuinlari eta hamalau ipuin biltzen dira liburuan, I. Aldekoaren hitzaurre jakingarri batekin.
BENTINHOK zahartzaroan, alargundu ondoren, ezizenez Casmurro deituak bere bizitza kontatzea erabakitzen du, haurtzarotik hasita, bere emaztearen ustezko adulterioa ulertzeko; beti hala izan zen ala ezkondu ondoren bihurtu zen halakoa, hori jakin nahi du. Bentinho kontalaria, ordea, hala nahita edo nahi gabe, irakurlearen iritzia manipulatzen eta irakurlea bere konplize bihurtzen ahalegintzen da, mila aieru eta keinadaren bidez On Casmurro, argitaratu zenetik mendea eta gehiago igaro delarik, brasildar literaturaren goreneko obratzat goraipatua da, mendebaldeko literaturan guztiz goi mailako lekua merezi duena, nahiz eta zabalkunde handi-handirik izan ez duen literatura batean sortu izanak ezezagun samar izatera kondenatu.