Son visibles los prejuicios, el desarraigo, la explotación
, como si el mundo fuera todo soledad. Y la gente no quiere verlo. Esa invisibilidad encuentra su razón de ser en un especial modo de mirar. Pero ellos y ellas existen. Vinieron al «Paraíso» impulsados desde los cuatro confines del mundo. Ahora participan de nuestros sueños. Luchan por sacar la cabeza de las fauces del león. De cuidar a nuestros padres e hijos, de trabajar en la construcción o recoger las hortalizas en los campos, pasan a ser nuestros músicos, nuestros profesores de inglés, informáticos, publicistas o empresarios. Son «el amigo invisible», porque nos regalan el mestizaje, la interculturalidad, otras sonrisas, nuevos puntos de vista; a la vez que impulsan la natalidad y afianzan el Estado del Bienestar. ¡Nos regalan tanto
sin que nos enteremos! Han hecho poesía con su vida y con este libro. Ellos y ellas también son Euskal Herria.
Maiderrek bere kideko gainerako neskek egiten dituzten gauzak egiten ditu: eskolara joan, adiskideak egin, adiskideak galdu
eta baita etorkizuna amestu ere. Baina ustekabean jaioa da, etxetik urruti eta maleta baten barruan. Guraso bidaiazaleen altzoan mundua korritzen eman zituen bizitzaren aurreneko urteak, beti ere haien bihotz-taupaden, haien arnasaldien ondo-ondoan. Markatu duen esperientzia izan da. Neska berezia atera da. Ipuin honetan, ahots hurbileko batek kontatzen digu nola lortu duen gizakien eta animalien taupada bilduma zabala osatzea: Anderren taupada geldoak, amaren sabelean dagoen anaia Mikelenak, osabaren kontsultatik pasatzen direnen taupada eriak, untxi baten taupada bizkorrak edo zerri batenak, gantz artean galduak
denek dute beren lekua Maiderren taupada bilduman: taupada bakoitzaren atzean, bizikizun bat.
Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.
80ko hamarkadaren hasiera da. Filologiako ikasle batzuk Donostiako pisu batean. Estrategia desberdinak antolatzen dituzte etengabe sortzen zaizkien galderei erantzun nahian. Dena teorizatu behar batean bizi dira, bai egunerokotasuneko pasarterik arruntena, bai beren arteko harremanak edota euskal zeraren aurkikuntza handia ere. Oteizaren kume umoretsu dira. Donostiako Kontxan, berdinik gabeko postalaren aurrean, behin betiko araztuko dituen, beste maila batera jasoko dituen ekintza poetiko erabatekoa mamitu nahi dute nork bere zoroak agintzen dion eran. Tori lau puntuok, postala, pastela, postula, pistola, eta bota bertsoa. Neurri eta doinu librean.
Behin batean bazen herri bat, eta herri horretan printzesa bat zegoen lo, eta, usadioak dioenez, printzesa iratzartzea lortzen duena berarekin ezkonduko da, eta errege izango da. Baina printzesa iratzartzeko, ipuin bat esan behar
Europako etxerik nagusietako printzeak etorri dira herrira, nork bere ipuina kontatzera, printzesa iratzarri nahian denok ere. Herriak alkatea ere badu, ordea, errege izan nahi duena, gainera; eta horretarako mila trikimailu erabiliko ditu printzeen lana eragozteko. Eta, herri guztietan bezala, badira bi maitale, Joanes eta Justina, printze eta printzesa; gizon-emakumerik arruntenak printze-printzesa bihurtzen baititu maitasunak. Hori guztia kontatzen du Felipe Juaristik, poesiaren zordun den prosa batez, fantasiarekin batera, errealitatetik harantzago eta ametsaren esparrutik gertu dagoen mundua euskal irakurlearengana ekarriz.
Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.
El antinacionalismo es, a juicio del autor, uno de los mayores obstáculos, no ya para la paz, sino para la normalización de la vida política democrática en Euskadi. Un obstáculo de la misma magnitud que cualquier intento de marginación de los no nacionalistas. Enderezando el bucle realiza un recorrido minucioso y documentado a través de los antecedentes -unos próximos, otros más lejanos- de lo que el autor denomina «antinacionalismo vasco moderno, mal llamado constitucionalismo», y recurre, para tal fin, a las propias fuentes antinacionalistas, al tiempo que extrae de la memoria personal del autor poderosos elementos de contraste, aderezados a menudo con el análisis de ejemplos rescatados del proceso irlandés.
El presente ensayo comprensivo de la realidad social del nacionalismo vasco en el siglo XXI no contiene recetas, ni pretende ser un compendio de soluciones. Antes bien, interroga a la realidad vasca sobre la complejidad que ésta atesora. El autor, de la mano de la historia, realiza un recorrido para averiguar el sentido del nacionalismo en los tiempos presentes, al tiempo que penetra en la incidencia de la globalización en la configuración del poder político y en la transformación de los discursos alrededor de la nación, de la soberanía y de la territorialidad, centrando los retos en la creación de un nuevo concepto de nación, en la asunción del pluralismo, en el final de la violencia y en la relación con el Estado. La mirada difusa es un libro tan alejado de la comodidad como valioso para quienes deseen explorar el enigma vasco.
Belasko un joven guipuzcoano, virgen e ingenuo, aficionado a la poesía, sobresaltado por elestado de excepción de 1967, inicia un viaje laberíntico que arranca en una pelea con el Santo Cristo de Lezo, sigue en un largo exilio (París, RFA), continúa, tras el atentado contra Carrero Blanco, en la cárcel de Carabanchel y culmina, una vez promulgada la amnistía de 1976, en la misteriosa Torrea del Bidasoa, paraíso perdido de los agotes, donde parece regir comoúnica norma la recogida en la Religión Positiva de Noé:Vive y deja vivir. El autor levanta acta del periplo de Belasko con una poéticaácida y humorística en la que, siempre, el ser humano queda a salvo
de sí mismo.
Deserria. Berlin da deserria eta bertan elkartzen dira pertsonaiak. Deserrian, airean dantzan ari diren burbuilen antzera. Bat datoz istorioen giroa eta hiriarena. Espazioak dira istorioei leku egiten dietenak. Berlin da utopia urbanoaren zentroa, baina Bilbo, Bartzelona, Paris, Kopenhage, Londres
. Hirien arteko distantziak laburtu diren garaian kokatzen dira istorioak. Eta gaur egungo harreman arazoak, identitate arazoak, lekutasun arazoak hor daude, lokartuta bada ere.
Narrazioez osatutako nobela honetan, ekintzak berak baino barrutik gertatzen denak du garrantzia. Azalaren beste aldeko munduak. Egunerokotasunaren intentsitatea dastatzeak. Istorioak errealitatetik abiatzen dira, baina espiritu ameslari batek dimentsio fantastikoago batera eramaten ditu tarteka.