Kontu kontari eta bertso kantari datorkigu Iñaki Perurena liburu honetan. Harriaren aitzakian -edo, hobeto esan, harria lagun duela-, mundurik mundu ibiltzeko aukera izan du Perurenak, Euskal Herriko bazter ia guztietan eta mundu zabaleko kontinente ia guztietan. Nola pasadizo xelebreak hala une hunkigarriak, orotariko bizipenak izan ditu Iñakik bere ibilera horietan, eta liburu honetara jaso nahi izan ditu arrazoiren batengatik edo besterengatik gogoangarri gertatu zaizkionak. Berrogeita hamabost pasarte dira denera hemen jasoak. Unean uneko xehetasunen berri ematen digu aurrena Perurenak, hitz lauz; gero, bertso bidez ematen dio errematea. Liburu hau, ordea, ez da Leitzako indartsuaren beste erakustaldi bat, Perurenak ez baitu oraingo honetan ezein marka hausteko asmorik. Aitzitik, harririk mundu eta mundurik harri dabilela izan dituen bizipenen arrastoa uztea beste helbururik gabe osatu du Iñakik liburu hau, bertsoa duelarik oraingo honetan harri.
Industria herrietan -eta halakoak dira Espainiako Estatua eta Euskal Herria bera-, media edo hedabideetatik itxuratzen da nagusiki iritzi publikoa. Baina, euskaldunen kasuan, herriko arazo kultural eta politiko konplexuak eta komunikazio sisteman bertan zuzeneko eragina duten bektore batzuek berezko jokamolde batzuen arabera jardunarazi dute komunikazio sistema. Esan genezake, honenbestez, Hego Euskal Herriko iritzi publikoak Espainiakoak ez bezalako iturburuak dituela, beste esparru eta tresna batzuetatik itxuratzen dela. Gainera, euskal komunikazio sistemaren azterketak desoreka garrantzitsu batzuk uzten ditu agerian hainbat esparrutan, hala nola hizkuntzarenean edo enpresarenean. 2001eko maiatzeko hauteskundeetan inoiz baino ageriago geratu zen gaur egun Hego Euskal Herrian gizarte-komunikazioak duen garrantzia: baita komunikatzeko ahalmenean dagoen desoreka izugarria ere, aukera politiko eta sozial ezberdinen artean. Liburu honetan Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Komunitateko komunikazioaren egituraketa aztertzen da, begirada kritiko batez eta hiru alderdi nagusi kontuan hartuta: komunikazioaren kontsumo egiturak, euskara eta enpresa nagusiak.
Donostia esaten da, baina zenbat Donostia dago? Koldo Izagirrek bildu ditu liburu honetan XX. mendeko euskal literaturan Donostia era batera edo bestera agertzen duten hainbat testu. Donostia aitzakia edo idazteko arrazoi, sinbolo edo atze aldeko oihal soil, Donostia urbanoa eta herrixka, Donostia arazotsua eta baketsua
Donostia eta donostiar modu asko eta askotarikoak. Aukeratutako zati bakoitzean baino aukeratutako zatien multzoan identifikatzen da Donostia, aniztasunean hartzen baitu nortasuna.
Bertso minez kronika luze bat da, bertsoa aitzakia hartuta, Joseba Zubimendi idazle donostiarrak 1939an, hil bezperetan Kanbon idatzia. Politikoak, euskaltzaleak, bertsolariak, musikariak
Errepublika garaiko euskalgintzaren galeria eskaintzen digu egileak, datu historiko, gogoeta eta oroitzapenez aberastua. Honek guztiak saiakera historiko-sentimental mindu bat osatzen du, gerraren gorrotoz eta mundu suntsitu baten ebokazioz. Saio berezi ederra, orain arte, harrigarria bada ere, ezagutzera eman ez dena. Berezkoa zuen gipuzkerari Lapurdiko euskararen eztitasuna erantsita, artikulugintza ugari batean trebatutako estilo bizi eta eliptikoa darabil Zubimendik, hagitz modernoa egiten zaiguna.
Pero ¿qué puede ser? No es seguro, pero es algo que puede correr, arrastrarse o volar. Algunos no lo tienen. Y para otros está parado. Puede cambiar bebés en abuelos. ¡Y los mayores hablan sin parar de ello!
La principal protagonista de los cuentos es la ciudad norteamericana de Reno, donde se sitúan todos ellos, dada la manera en ésta que condiciona a los personajes. La propia icudad de Reno padece las acometidas del tiempo, al mismo tiempo que los personajes viven sus historias. Ese paralelismo da a las narracione sun tono al mismo tiempo dramático, ironico y cómico, en el que personajes y ciudad se funden en una única realidad.
Los personajes de estos relatos creen hallarse en el umbral de una nueva era, pero, al final, no les queda otra opción que aferrarse a cuanto el pasado les ha legado. Los diálogos son vivos, pero los presentes cuentos no pretenden precisar la realidad. Por el contrario, en ellos se exploran los matices y atajos ocultos en los intersticios de la realidad. En definitiva, los personajes cobran en estos relatos más importancia que lo que les sucede
Werner es un joven hitleriano en la Alemania nazi que se prepara para la guerra. Su familia guarda un gran secreto, y cuando ese secreto es desvelado, Werner se verá obligado a huir por los caminos de Europa. Su fuga lo llevará, primero, a Trieste, y después a Francia.
Lertxundi alterna en esta novela reflexión, acción y suspense, para conducir al lector, de hito en hito, hasta un fascinante de-senlace.
La viva historia de Werner y su tiempo no dejará a nadie indiferente. Los sucesos, palabras, silencios y, sobre todo, sus memorables personajes y sus conmovedoras historias quedarán grabadas hondamente en la sensibilidad del lector.
«Mi historia debería hallar cobijo en el silencio: porque lo que hice antes de saberme judío no merece ser contado, y porque en mi conducta posterior no he reunido méritos suficientes para hacerme perdonar mis actos anteriores».
La novela se sitúa en una aldea del País Vasco, en los últimos años del franquismo y durante la transición. Una época y un lugar difíciles y conflictivos, que el autor conoce profundamente.
El narrador vive en esas épocas su adolescencia y primera juventud. La novela nos muestra una rica galería de personajes, en las que descaca el de Adela, la avanzada maestra del pueblo. El drama humano de esa mujer entrañable forma la urdimbre de una narración que trasciende ampliamente en ese personaje central y su peripecia vital para tejer un formidable tapiz de amplia perspectiva.
No se trata, en todo caso,del analisis objetivo de una epoca histórica, sino de una lectura hecha a la luz de la sensibilidad más vibrante,de un testimonio creado a base de sufrimiento y gozo, escrito con las cenizas de quienes ya no estan.
Gizon zahar bat gela itxi batean eserita dago. Gelak ate bakarra du, leiho bakarra, ohe bat, mahai bat eta aulkia. Memoriarik gabe esnatzen da egunero. Ez da gogoratzen ezta gelatik irtetea zilegi duen edo ez. Gela barruan dituen objektu gutxi horiek guztiek zinta-zerrenda bana dute objektuaren izena eskuz idatzita dakarrela. Mahaiaren gainean, berriz, argazki zuri-beltzezko batzuk ezagun egiten zaizkionak eta lau fardel folio.
Une horretan tarteko adineko emakume bat, Anna, sartzen da gelan, eta pilulez eta tratamenduez mintzo zaio; baita amodioaz eta promesez ere.
Nor da gizon zahar hori? Zein da bere patua? Nor da Anna hori eta zer izan da gizon zaharraren iraganean? Lotuko al ditu gizonak aurkezten zaizkion soka mutur guztiak ordura arteko bere bizitzak zentzua izan dezan?
Brooklyngo erokeriak eleberriaren arrakastaren ondoren, Auster ildo sinbolikoago batera itzultzen da. Bidaiak scriptoriumean zehar puzzle misteriotasu bat da, idazlea eta irakurlea modu berean auziratzen dituen joko kezka-sortzailea; hizkuntza, erantzukizuna eta denboraren joana aztergai dituen eleberri asmotsua.