Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean.
Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri.
Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu.
Aita, aita, aita
Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen.
Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo.»
Descripción
Goizeko lehen ordutik gaueko azkeneraino eramaten gaituen bidaia izan nahi du liburu honek, hiriko paisaian paratzen diren hitzak, industria poligonoetako poesiak, hiria ulertzeko modu bat.
Eguneko lau une gogoeta egiteko. Goiza, eguerdia, arratsaldea eta gaua paisaia urbano barruan, inguruan gertatzen denaz hausnartzeko, telebista-antenak txoriez beterik daudela ohartzeko, esaterako, edota goiztiria gogorra bezain ederra dela ondorioztatzeko.
ANA URKIZAri, euskal literatura, normaltasun eta modernotasun itxura eman nahi duen sistema oraindik heldu gabea dela iruditzen zaio, barruan harra bizi duen sagar berde erakargarria bezalakoxea.
Hori dela eta, zortzi idazle elkarrizketatu ditu, ARANTXA URRETABIZKAIA, MARIASUN LANDA, AURELIA ARKOTXA, LAURA MINTEGI, LOURDES OÑEDERRA, ITXARO BORDA, MIREN AGUR MEABE eta YOLANDA ARRIETA, bi helburu nagusirekin: egungo euskal literaturaren kanonean sartzekoak diren emakumezko idazleak badaudela jakitera ematea, eta euskal literaturaren kanonaren inguruan egonezina sorraraztea, ohikoak diren galderei ahotsa jarriz.
Ana Urkizak maisuki paratutako grabagailuaren aurrean idazle elkarrizketatuak biluztu egin dira. Zintzo agertu. Ez dute bertigorik sentitu. Gordin eta biribil bota dituzte egiak. Esateko aukera ikusi dutenean, ez dira isilik gelditu. Zortzi idazle hauek ez baitute, jada, isiltasun gehiago behar, isiltasunez aski inguratuta bizi izan direlako: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta
Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Bizitzaz gainezka dauden idazleen erretratu bikainak dira. Indar handiko pertsona eta idazleen testigantzak. Irakurleari zirrara berezia sortuko diote bertoko aipamenek, anekdotek eta bizipenek.
Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua.
Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak.
Lertxundik esapide, erranairu eta hitz bitxien bilduma honetan barrena galtzeko gonbitea luzatu digu Letrak kalekantoitik liburuan. Hizkuntzaren korpusa du aztergai: ahozko tradizioa, idatzizkoa, Euskal Herrikoa eta Europa osokoa aurkiz eta ifrentzuz jarri eta azpil berriak, lotura ezkutuak eta azalpen sujerentziaz beteak ematen saiatu da. Gai zaharrak, betiko eta betirako gaiak, era moderno eta gustagarri batean ekarriak. Hautaketa lana izan da, ezinbestez, Lertxundirena; batzuetan, hitz bitxi baten gorabehera kontatzen digun bezala, hurrengoan, kantu baten alderdi ezkutua bistaratzen digu, eta bestean, gaur egun ere erabilgarria izan daiteken esamoldea jartzen digu begien aurrean. Baina beti aurkituko dugu hausnarketa interesgarriren bat, beti zerbait berri, baita mila aldiz ukitu diren gaietan ere.
Hiner Saleem zinegile eta idazle kurduak bere haurtzaroa kontatzen du liburu honetan. Eta bere haurtzaroa kontatzeko beretarren -bere familia hurbilaren eta kurduen- historia kontatu behar digu, Saddam Hussein aginpidera iritsi aurretxoan hasita, harik eta, 17 urte zituela, Iraketik ihes egin behar izan zuen arte. Ihes egin eta gero, zinemagile lanak egin ditu. Vodka Lemon da bere azken film luzea, Veneziako 2003ko zinemaldian San Marco saria jaso duena. Nire aitaren fusila 2004ko otsailean argitaratu zen lehen aldiz, arrakasta handiz, oso denbora laburrean hizkuntza askotarako bidea egin baitu.
Beste jarduera intelektual baterako gai ez bada ere, Mirko Czentoviczek, haur garaietatik bertatik, xake jokoan dohain bereziak erakutsi zituen. Munduko txapelduna izatera iritsi da, eta, xake jokalarien artean, maisu ospe handikoa. New Yorketik Buenos Aireserako bidaian, ordea, itsasontzi barruan, aurkari misteriotsu bat agertu zaio: B. jauna, Vienako aitoren seme bat, nazien ihesi Europatik datorrena. Narratzaileak bi pertsonaien ezagutza egiten du eta lehiara bultzatzen ditu. Larrialdirik gogorrenaren aurrean, gizakiak barru-barruan duen aurrera egiteko ahalmenaz dihardu Zweigek, hain zuzen bere buruaz beste egiteko bezperetan zela. Austriarrak maisuki josten du haria, eromenaren atarian jartzen gaitu eta pertsonaiak bizi duen estuasun bera sentiarazten dio irakurleari, hasieratik bururaino ezinutzizko liburu bitxi honetan.
Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du.
Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.
Sistema Periodikoa ez da noski kimika-tratatu bat, zientzia hori arrotz zaion irakurlea ere arras zaletzeko dohaina baitu. Autobiografia bat ere ez da, zentzu peto-petoan, idatzi oro eta are giza lan oro autobiografia bat den neurri partzial eta sinbolikoan ezbada: historia, hala ere, bada nolabait. Zera da, edo izan nahi zukeen: mikrohistoria bat, lanbide baten eta haren porrot, garaipen eta miseriena. Hala definitzen du Levik berak bere liburua. Heziketa moral baten mikrohistoria ere badela erants genezake, mende honetako doilorraldi beltzena irudi-hondo.
Gurutz Sarasola Martinez, Lotsati (Itsasondo, 1915-Donostia, 1936). Itsasondoko industrialen familia batean jaioa, Gurutz Sarasola Martinezek 1935ean olerkiak argitaratzeari ekin zion Lotsati izenpean El Día, Euzkadi, Argia, Ekin eta El Pueblo vasco egunkari eta aldizkarietan.
Urte luzez ahaztua, bere lana biltzeko ahaleginak 70eko hamarkadaz gero hasi ziren.