Historia universal de los hombres gato

Josu Arteaga Dicen que atrapa desde el primer capítulo con sus frases cortas y sus comas racionales. Que da vuelcos felinos y sorprende a cada vuelta de página. Que ha sido disfrutada en la gestación y que ello retraslada a su lectura. Que en la novela están importante lo que se dice como lo que se esconde. Que puede resultar polémica. Políticamente incorrecta incluso para lo políticamente menos correcto.
Dicen que supura un profundo pesimismo antropológico y que, sin embargo, es capaz de hacer reír. Que es ácida y descarnada. Una forma de neo-tremendismo que descoloca y noquea al lector. Que lo sacude. Que deja un poso de literatura de verdad. Trabaja. No construida desde parámetros comerciales de usar y tirar.
Dicen…

Etorkizuna

Heldu orainari dio zuhur-hitzak, ‘etorkizuna gure esku dago’ errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke.

Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere.

Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.

T (Tragediaren poza)

Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.

Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak “t”z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi.

Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.

Axola ez duenean

Irenek helduleku gutxi dauzka: lan egiten duen liburu-denda, oroitzapenak eta animaliekin dituen ametsak. Eta pertsonaia-galeria berezi eta erakargarria osatzen duten bere lagunak: Claudio, literatur ortodoxoa; Bruno, isiltasunaren abarora bildu nahi duen idazlea; eta Morasán, ibaiko hondakinak biltzen dituen filosofo heraklitoarra. Gutxiago da, ordea, Kronskyri buruz dakiguna.

Demagun Ana Kareninak Vronsky kondea bezainbeste maite zaituztela. Eta zuk ezagutzen duzu Kronsky izeneko agure bakarti bat, zure etxebizitza berean bizi dena. Errusiatik etorri omen zen gerra amaitzean, eta inork irakurtzen ez dituen botila mezudunak jaurtitzen ditu ibaira. Irenek beldurra die trenei, eta senarra galdu duenetik, hauskor antzean dabil. Tolstoiren eskutik, hain zuzen, harreman bitxia sortuko da Irene eta Kronskyren artean, bien bakardadea eta zauriak leuntzen lagungarri izango dena.

Carlos esaten zioten gizona

Euskal Herria. 1950-70. Gerra osteko giroa. Giza oldeen joan-etorriak herri txikietatik hirietara. Industria. Familia transmisioa. Mugimendu sozialen sorrera. Herria eta eliza. Bokazioen krisia. Kooperatibismoaren lehen pausoak. Gaztedi berria. Marx eta Sabino Arana. Indarkeria. Zine-forumak eta eskola sozialak. Sartre eta Unamuno. Alienazioa eta sorkuntza. Sator lana. Che Guevara eta Txillardegi. Gizona, lana, makina. Heroiak eta ereduak. Bizitzaren zentzua. Laguntasuna. Aberria. Heriotza.

Carlos esaten zioten gizona ez da geldi egoteko jaioa. Egokitu zaizkion mundua eta gizartea aldatu nahiko ditu, eta nahi horrek era guztietako talde alternatiboak ezagutzeko aukera emango dio. Carlos esaten zioten gizona bere garaiko seme da, 1968ko matxino frantziarren korrelatu euskalduna.

Haiek zergatik deitzen dute Euskal Herria eta guk ithaka

Liburu honek, tituluko galderatik abiatuta, Euskal Herrian eta Katalan Herrialdeetan XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera garatutako kantagintza, herri eta masa kultura fenomenoa, sakon aztertzeko bidea ematen du. Eta horrela, fenomeno honen ezaugarri eta oinarri linguistiko, historiko, estetiko eta oroimenekoak azalduta, hauek bi herrietako nortasun nazionalen eraikuntzan izan duten eragina argitzen digu. Salvador Cardusek hitzaurrean dion moduan, “ nahiz kantagintzari buruzko hausnarketa izan, irakurleak, bi herrien argazki garbia aurkituko du”.

Ihes ederra

Argazkilari baten eta irakasle baten egunerokoa da irudi-eleberri hau. Istorioa egungo Euskal Herrian dago kokatua, azken berrehun urteak Frantses Errepublika Federalean daramatzan errealitate batean. Komikiaren gai nagusiak monogamia, maitasuna, sexua, geopolitika, eta historiaren aldakortasuna dira, Joanes Apaolaza protagonistak kontatuta. Ironia da nagusi politikari dagokionean. Joanesek Ebroko Gune Neutralera egingo du bisita, Baionan Euskal Irauna eskuin-muturreko alderdiko buruarekin bat izanen da, altermundialisten mitin erraldoian ere argazkiak aterako ditu.

Jendeen jende

Jendeen jende antzerkia komedia bat da. Familia batean gertatzen da. Erretreta hartu ondoan bere sorterrira itzulia den izebak familiako zuhaitz genealogikoa egina du, eta 400 askaziz goiti aurkitu ditu bere ikerketan. Egun, denak gomit dira besta egitera.
Haatik, ustekabeak gertatuko dira, batetik familiako hiru belaunaldiak krisi egoera batean baitira, eta beren harremanak biziki minbera. Bestetik, horko nagusiak nahiz eta ogibidea bestalde izan, ardi zenbait hazten ditu bere etxalde ttipian, eta eritasun mehatxu handiak dira inguruko artaldeen kotsuz. Azkenik, eta azken minutuan, nehork badenik ere ez dakien familiako bat agertuko da diaspora urrunetik jinik…
Gure eskualdean zuhaitz genealogikoen egiteko ohidura azkartu da azken urteetan. Nolazpait, autoreak uste du euskaltasuna egunerokoan bizitzeko diren nekeziak, ordainezko bideak bilatzera bultzatzen duela jendea. Ondorioz odola, izena, etxaldea eta arbasoak bilakatzen dira euskaltasun permanente baten sentimendu. Horren inguruan irri egiteko antzerkia da hau, eta agian ikusten da printzipalena bestelakoa dela, badirela jendeak, beren neke eta pozekin, ahal bezala dabiltzanak elkarren artean (in)komunikatzen.

El auténtico Moreno Valdés

Un narrador errático sigue las pistas de un supuesto pintor vanguardista latinaomericano fallecido décadas atrás y defendido por una periodista de mágico atractivo, hasta desvelar la verdad de la historia del artista que la periodista proclama haber descubierto.

Babeli gorazarre

Informazio eta komunikazioaren aro honetan, egileak “bidezko eta eragingarritzat” definitzen duen hizkuntza politika baten edukia eta eginkizun nagusiak aztertzen ditu saiakera honetan, beti ere kohesio soziala helburu nagusi duen kultura politikoaren ikuspegitik. Azterketaren eremuak hiru maila nagusitan banaturik datoz: Europa, Espainiako Estatua eta Euskadi.