Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagutzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua. Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitantzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles
oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doinuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsatsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson
oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Batzuetan irudituko zaio amets ezinezkoa dela eta beste batzuetan, berriz, esku-eskura daukala. Olympiak momentu magikoak biziko ditu bere taldekoekin, etxekoekin, adiskideekin eta… lagun berezi batekin: Ortzi da lagun horren izena, eta, mutil berezi-berezia da benetan.
Deabrua, mito faustikoa, alegia deabruari arima saltzea dohain baten truke. Gai horren inguruko bost ipuin eta glosario bat ageri dira liburuan. Lertxundik horretarako euskal ahozko tradizioa eta Europako tradizio idatzia aztertu behar izan ditu eta elkarrekin harremanetan jarri. Sail berri baten lehen alea da hau.
Bizitza arrunta duen bikote heterosexual arrunt bat osatzen dute Anek eta Xabik. Adiskide min dute biek Elene. Portugalera doaz oporretan, hiruak elkarrekin. Bidai horren ondorengo urtebetearen buruan ezerk ere ez du lehenean iraungo
Ane mintzo denean, zalantzan jartzen ditu bizitzan hartutako erabakiak. Banan-banan. Inoiz bere ariman tokirik izan ez duten zalantzak dira. Aneren identitatea (bai besteen begiradak sortutakoa, bai bere jokabide propioz proiektatzen duena) kolokan jartzen dutenak.
Kontrapuntuan, Elene ispilu da Anerentzat. Anek beti bizi nahi izan duen bizitzaren isla. Bide-gurutze bakoitzean aukera egokia hartzen lagungarri nahi lukeena.
Bilaketa dute Anek eta Elenek helburu, elkarrena bainoago, norberaren sakoneko izatearen bilaketa. Eta bilaketa horrek ez du deus ere ukitu gabe utziko: gorputza, generoa, intimitatea, rolak, harremanak, maitasuna
Identitatearen eraikuntza, azken batean.
¡Que viene el lobo! gritaban los dos amigos, ambos de nombre Pedro, que aparecen en este cuento. Pero cada uno de ellos avisaba de cosas muy distintas. Ambos menti´an, pero solo uno de ellos el pastor, concretamente ha cargado con la fama de mentiroso…
Gustav itsasargizain zaharrak Xaguko izeneko sagu txikia jaso zuen gau ekaiztsu batean, eta, harrez gero, elkarrekin bizi dira biak. Egun batean, Gustav gaixotu da, eta ezin du itsasargia piztu. Ekaitza lehertzen da gauez, eta itsasontzi bat kostara ari da modu arriskutsuan hurbiltzen. Xaguko konturatzen da, eta marinel haiek salbatzera deliberatzen da
Otsoa dator! oihukatzen zuten ipuin honetako bi lagunek, Peru izenekoak biak. Baina oso
abisu desberdina ematen zuen bakoitzak… Biak gezurretan ari ziren, baina haietako bakar
batek
artzainak hain zuzen ere bereganatu du gezurti fama…
Aitonak gauza arraroak egiten ditu. Dena ahazten du. Mundu guztiari aldatzen dio izena, baita 10 urteko bere biloba Paulori ere, Sinbad deitzen baitio, ipuin
zaharreko marinel haren izenaz.
Paulok borroka egingo du aitonaren gaixotasunaren aurka, jarrera ulerberaz, konplizitatez eta, batez ere, maitasun handiz. Gauzak itsusi jartzen direnean, Paulo izango da nola jokatu asmatuko duen bakarra, bere haur begiradaz helduek baino haratago ikusten baitu
Paulo edo Sinbad Marinela da aitona ulertzen duen bakarra, eta aitonaren gaixotasunaren aurka borrokatuko da, baina baita ere helduen aurka, eta batez ere berekoikeriaren aurka.
Gaztetxoentzako liburu hau IBBYren Ohorezko Zerrendan dago.
Una tormentosa noche de otoño, Gustavo, el viejo guardián del faro salvó a Ratoñito. Además, le enseñó todo lo que se puede saber sobre el mar y los faros, y los dos se hicieron buenos amigos.
Pero un día Gustavo se puso enfermo. Tan enfermo, que por la noche no pudo encender la lámpara del faro. Precisamente esa noche, una tormenta terrible amenazaba a un barco que navegaba cerca de la costa. ¡El destino de su tripulación estaba en manos (o en las patitas) de Ratoñito! Para el ratoncito valiente comenzaba una carrera contra el tiempo
Una aventura fantástica contada en bellísima imágenes.
EL CASO LEZURRIETA es una obra:
PARA LOS AMANTES DEL THRILLER CORPORATIVO, DEL SUSPENSE Y LA INTRIGA. Acompaña al lector a través de un caso de corrupción, en el que nada ni nadie puede frenar al verdadero culpable.
PARA LOS AMANTES DE LA LITERATURA JURÍDICA. Describe, con el debido rigor aunque de forma amena, la formación de un gran bufete internacional y su actividad, centrándose en su departamento corporativo, fusiones y adquisiciones.
PARA LOS AMANTES DEL MUNDO EMPRESARIAL. Narra la actividad emprendedora de una persona humilde que, a pesar de no haber ido a la escuela, crea uno de los mayores grupos empresariales multinacionales.
PARA LOS AMANTES DE LA NAVEGACION. El relato se entremezcla con la aventura de una vuelta al mundo a vela, en solitario; el sueño que el protagonista reservaba para el fin de su vida profesional.
UNA NOVELA BASADA EN SITUACIONES Y HECHOS QUE OCURREN EN LA VIDA REAL, NARRADA CON RIGOR TÉCNICO POR UN ESPECIALISTA EN LA MATERIA.