Mikel Ayestaran

MIKEL AYESTARAN (Beasain, 1975) oso gaztetatik uztartu zituen ikasketak eta bidaiatzeko grina. El Faro de Ceuta eta El Diario Vasco egunkarietan eman zituen lehen pausoak profesional gisa. 2005ean, freelance izatearen esperientzia probatzea, Ekialde Hurbileko gatazka irekietan espezializatzea eta multimedia-erredaktore gisa lan egitea erabaki zuen. 2022ko uztailean, Jerusalemen zazpi urte eman ondoren, Istanbulera joan zen bizitzera […]

La colina del aliso

«El personaje de esta obra es un aliso que vive en una colina en la que disfruta de una vida tranquila. Conoce al detalle los secretos del río que desciende hacia el mar, observa las idas y venidas de una familia que vive en un caserío cercano y los paseos de la gente mayor del pueblo.
Pero su vida no es del todo feliz, ya que sueña con conocer el mar, recorrer el mundo del que hablan los vecinos que pasan. Un día un inesperado torrente arranca el árbol de raíz y lo arrastra río abajo. El aliso, tras el susto inicial, celebra la posibilidad de llegar al mar y conocer mundo a pesar de los obstáculos que va sorteando río abajo».
«Anjel Lertxundi, un autor de reconocida experiencia en la literatura infantil, un libro de apariencia sencilla pero de contenido profundo, calculado al detalle, reforzado todo ello con excelentes ilustraciones de Concetta Probanza que, con sutileza, iluminan la historia del aliso».

Lur mortuak

Hiru urtean kanpoan ibili ondoan, etxera itzuli da Joan, Capdevila familiako semea, eta heriotzarekin egin du topo berehalakoan. Bizkarretik egin dio norbaitek tiro gurasoekin eta senideekin bizi den etxaldean, eta haietako bat da, itxura guztien arabera, hiltzailea: ama, infernu batetik irten eta beste baten barrenean bizi dena; aita, ahul eta patuari gaina hartu ezinik aspaldian etsi duena; Tomàs, seme zaharrena, soraioa, zakarra eta hitz gutxikoa; Maria, gogoz kontrako haurdunaldi bat dela medio sortetxera kondenatu dutena; Pere, etxetik alde egitea beste helbururik ez duena, eta mutikoa, elbarria eta basatia. Haien gainean odolaren madarikazioa, bortxazko heriotza bi eta sekretu izugarri bat.
Pindarrez beteriko debut distiratsua egin du Núria Bendichok literaturan Lur mortuak, bere estraineko eleberriaz. Ahots konstelazio baten moduan egituratua da patu izugarri batek markaturiko pertsonaiak aurkezten dizkigun narrazio gogor eta indartsu hau. Doilorra da Lur mortuak eleberria itxuratzen duen unibertsoa. Eta horratik ere, dena kutsatuz beti bat eta beti presente den hainbesteko doilorkeriari aurre egin nahi lioketen ontasun-mentuak sumatzen dira zenbaitetan mundu horretako pertsonaien lekukotasunetan.

Aurpegiak

Lili eta bere familia Izkiberrira joan dira bizitzera, Gasteiztik gertu dagoen herri txiki batera. Gazteak aurre egin beharko dio bere bizitza ingurune ezezagun batean berreraikitzeko erronkari. Institutu berrira egokitzen eta lagun berriak egiten saiatzen da, baina hango biztanleen perfekzio fisikoak zur eta lur uzten du. Lilik berehala ezagutuko du itxura ideal horren atzean dagoen sekretua; appegiak, erabiltzaileei aurpegia eta gorputza iragazkien bidez aldatzeko aukera ematen dieten betaurrekoak.
Irudi berri baten desirak erakarrita, Lili betaurrekoen munduan murgilduko da, hala bere segurtasunik ezak uxatuko dituelakoan. Nolanahi re, laster konturatuko da benetako borroka ez dagoela itxuran, baizik eta gizarteak ezarritako presio estetikoetan. Lilik bere benetako nortasuna onartzen ikasiko du Izkiberrin, bai eta maitasuna ezagutuko ere.
Perfekzioarekin obsesionatuta dagoen mundu batean benetakotasuna bilatzeari buruzko istorio bat idatzi du Amaia Telleria Mujikak.

Nork gudura haroa?

Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak.
Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute oraina eta etorkizuna, orduan sekula santan ezingo dugu elkarbizitza sano samarra abiarazi. Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena fintzea eta arintzea eskatzen baitu.
Esanguratsua da Jaques Le Goff-ek azpimarratu datua: Alemania naziak eta Italia faxistak iritsi zuten iragana oroiberritzeko grinaren gailurra. Nori komeni zaio ibiliegia dugun bide horri eustea? Ez al zaigu heldu oroimena arintzen eta fintzen ikasten hasteko ordua? Todorovek dioenez, memoria, sagaratuz gero, antzu bilakatzen baita.

Núria Bendicho

NÚRIA BENDICHO GIRÓ (Bartzelona, 1995). Filosofian lizentziaduna da eta grekoko eta latineko irakaslea akademia batean. William Faulknerren irakurle amorratua eta mireslea, mundu erdian zehar bidaiatu du eta Danimarkan izeiak mozten lan egin du. 2020an bere lehen eleberria, Terres mortes, Llibres Anagrama sarirako aurkeztu zuen, eta irabazi ez bazuen ere, epaimahaiak argitaratzea gomendatu zuen. La Vanguardiak […]

Joan Negrescolor

JOAN NEGRESCOLAR 1978an jaio zen Bartzelonan. Massana eskolan ikasi zuen. Ilustratzaile profesionala da 2008tik. Betidanik kolaborazioak egin ditu eduki soziala duten eta irabazi asmorik ez duten kultur ekimenetarako. 2018tik, batez ere haur literaturan eta album ilustratuetan ari da lanean eta sari eta aitortza batzuk jaso ditu.

Rodrigo Mattioli & Joan Negrescolor

RODRIGO MATTIOLI 1982an jaio zen Brasilen, eta Bartzelonan bizi da. Orain arte, bere lanak 10 hizkuntzatan argitaratu dira. 15 urte baino gehiagoko esperientzia du diseinatzaile gisa, eta interfazeak, esperientziak eta ilustrazioak sortzen parte hartzen du, besteak beste, Google, Deloitte eta Nike enpresentzat. JOAN NEGRESCOLOR 1978, Barcelona. Ilustratzailea da, eta irudiak egiten ditu publizitate zein prentsarako, […]

Animatopeiak

Onomatopeiak erabiltzea haurrak hizkuntzara erakartzeko bidea da.

BEHIAK MARRU

muuu muuu

KATUAK MARRAKA

marramiau

BEHIKATUAK MARRUKARRAKA

muuurrumiau