Nancy Huston

«Nancy Huston Calgary-n jaio zen, Kanadan, 1953an. Ingelesez eta frantsesez idazten du, eta berak egiten ditu bi hizkuntzen arteko itzulpenak. Hogei urte zituela iritsi zen Frantziara, eta, 1977an gero, Parisen bizi da. 1981ean idatzi zuen Les Variations Goldberg eleberria. Musikagile ere bada, flauta eta klabezina jotzen ditu. Hainbat sari jaso ditu bere bizitzan zehar: Goncourt […]

Joxe Arregi

Joxe Arregi Azpeitian jaio zen, 1952an, eta Arantzazun bizi da. Parisen egin zuen teologian doktoretza, eta Deustuko Uibertsitatean irakasten du. Hemen erlijio-gogoetarako aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria da, «Erlijioen Jakinduria» Bildumaren (Deustu-Ibaizabal) koordinatzailea, eta hainbat libururen egilea, hala nola: Hans Urs von Balthasar: dos propuestas de diálogo con las religiones (ESET, Gastetiz 1997), Nazarateko Jesus: Zer […]

Iker Zendoia

(Billabona, 1979) 2002an amaitu zituen Biologia ikasketak. Biologo gisa izan zuen lehenengo lana Irungo landaredi-mapa izan zen. 2004 eta 2005ean, Euskal Autonomi Elkarteko landaredia kartografiatzen aritu zen Aranzadi Zientzi Elkartearentzako. Ordutik hona, zohikaztegietako eta esfagnadietako landaredia ikertzen aritu da. Gaur, Aranzadi Zientzi Elkarteko Botanika saileko zuzendaria da.

Egoitz Salsamendi

(Lasarte, 1979) Biologian lizentziatu zen. Irungo udalerriko landaredi-mapa izan zen biologo gisa egin zuen lehendabiziko prioektua. Harrezkero, hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, eta 2003tik hona saguzarren ikerkuntzan dihardu lanean. Egun, saguzarren ekologiari buruzko tesian ari da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Leire Oreja

(Donostia, 1979) Biologian lizentziatu zen 2003an. Irungo landaredi-mapa izan zen biologo gisa egin zuen lehen lana. Hordutik ona landareak kartografiatzen eta babesten aritu da lanean. 2004 eta 2005 urteetan, Euskal Autonomi Elkarteko landaredia kartografiatzen aritu zen Aranzadi Zientzi Elkartearentzako, eta 2006an landare espezie mehatxatuen gaiaz egin zuen lan. Aranzadi Zientzi Elkarteko Botanika saileko kide aktiboa […]

Daniel Glataur

Daniel Glattauer Vienan jaio zen 1960an. Der Standard egunkari austriarrean idazten du. Baaditu hainbat nobela: Der Weihnachtshund, Die Ameisenzählung, Darum eta Die Vögel brüllen. Baina bere libururik arrakastatsuena hauxe da: Ipar haizearen aurka.

Jon Sudupe

Jon Sudupe Martija (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947) euskal idazlea da. Filosofia eta Hezkuntzan lizentziaduna da, eta irakaskuntza eta literaturgintza uztartzen ditu, saiakera landuz.