- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Saiakera
- Zenbakia bilduman: 71
- Formatua: 205 x 140 mm
- Orrialdeak: 188
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 28/10/2022
- Ebookeko argitalpen-data: 28/10/2022
- Audioliburuko argitalpen-data: 21/02/2025
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-770-5
- Ebookeko ISBN: 978-84-9868-771-2
- Audioliburuko ISBN: 978-84-9868-936-5
Humanitatearen une gorenak
«Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak.
Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak eta, batzuetan, ez hain atseginak. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
Ebooka
11,99 €
Audioliburua
18,99 €
Aritz Galarraga
Aritz Galarraga (Hondarribia, 1980)
Arte eta Literatura ikasketak egin ditu Bilbo eta Bartzelonan. Unibertsitate irakasle gisa aritu da UAB, UB, EHU eta UCMn, eta ari da orain Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Estralanak bilduman (2017) irakur daitezke prentsarako idatzi dituen testu esanguratsuenetako batzuk. Posteritatea izenekoan (2020), aldiz, hamar urtez idatzitako nobedade ez diren liburuen iruzkinak. Oroitzapen sorta fragmentario, desordenatu, ez sobera espantsiboa da Gogoan dut liburua (2021). Eta prentsako artikuluetatik abiatuta osatutako saiakera literarioa, berriz, Humanitatearen une gorenak (2022).

