Jana Bauer & Bojana Dimitrovsky & Gerardo Markuleta

JANA BAUER, 1975ean Ljubljanan jaiotako idazlea, dramaturgian lizentziatu zen Antzerki, Irrati, Zinema eta Telebista Akademian. Sodobnost aldizkarian erredaktore gisa lan egin du; hainbat urtez fikziozko lanen editorea izan zen, eta 2012tik erredaktore burua da. Bere pasioa irakurketa sustatzen duten proiektuak dira. Bere lanak sari ugaritarako izendatuak izan dira, eta Desetnica sari bat jaso zuen 2020an […]

Joao Manuel Ribeiro

JOÃO MANUEL RIBEIRO. Escritor, editor e investigador Doctor en Ciencias de la Educación por la Universidad de Coimbra. Máster en Supervisión Pedagógica y Formación de Formadores por la misma universidad. Máster en Libro y Literatura Infantil y Juvenil por la Universidad Autónoma de Barcelona. Máster en Teología por la Universidad Católica de Oporto. Licenciado en […]

Tirrin-tirrin istorioak

Tirrin-tirrin. Nor da?
Liburu bitxi eta entretenigarri honek, maitagarrien ipuin ospetsuei keinu eginez, ez du inor axolagabe utziko. Ipuin sorta hau bi ikuspegitatik irakur daiteke: mutiko batena eta neska batena.
Tirrin-tirrin istorioak irakurtzen dituzunean ezin izango dituzu begiak itxi. Gaizki-hezitako piratei aurre egin, hipopotamoaren izebarentzat tarta bat prestatu eta zaldun ausartenak abesti batekin garaitu beharko dituzu!

Historias ding dong

Ding-dong. ¿Quie´n es? Este libro extravagante y entretenido, con guin~os a conocidos cuentos de hadas, no le dejara´ indiferente a nadie. Esta serie de cuentos se puede leer desde dos perspectivas: la de un nin~o y la de una nin~a.
Cuando leas Historias Ding Dong no podra´s cerrar los ojos ni un momento. Tendra´s que enfrentarte a piratas maleducados, preparar una tarta para la ti´a del hipopo´tamo y derrotar a los caballeros ma´s intre´pidos con una cancio´n.

Jana Bauer & Bojana Dimitrovsky & David Heredero Zorzo

JANA BAUER & BOJANA DIMITROVSKY: JANA BAUER escritora de literatura juvenil nacida en 1975 en Liubliana, se licenció en dramaturgia en la Academia de Teatro, Radio, Cine y Televisión. Ha trabajado como redactora en la revista Sodobnost; durante varios años fue editora de ficción, y desde 2012 es redactora jefe. Su pasión son los proyectos […]

Berbelitzen hiztegia

Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin.
Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat —itzultzaile baten lanabes nagusia— osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin.
Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.

Tximeleta haurra

Haur txiki bati tximeleten irudi eta
marrazkiak gustatzen zaizkio, eta tximeleta
haur bihurtzeko laranja koloreko hego
ausartekin janzten da. Baina beste haur
batzuek ez dute janzkera hori ulertzen, eta
arbuiatzen dute tximeleta haurra.
Horrelakoetan, aita baten arnasa behar da
haurrak gogoko duenari leial eusteko,
tximeleta hegalez gozatzeko.

«Tximeleta haurra norbera izateak duen garrantziari buruzko testigantza bat da
eta adoretzen zaituzten gurasoak izatearen opariari buruzkoa».
SASHA VELOUR
«Izugarri hunkigarria. Hegal ederrez hegan egiten duen istorioa da hau».
THE FAN BROTHERS
«Apal guztietan alaigarri gertatuko den liburua».
BOOKLIST

Giza animaliak gara

Gu bezalako lehen gizakiak duela
milaka urte bizi ziren Lurrean, Afrikan
lehenik, eta gero beste kontinente
batzuetara ere joan ziren, paisaia eta
klima aldatu ahala. Gure planeta oso
bestelakoa zen sasoi hartan. Naturan
animalia handiak zebiltzan nagusi,
hala nola mamutak, u erraldoiak eta
errinozeronteak, eta denak ere ugari
ibiltzen ziren munduan zehar alde
batetik bestera, lursail ikaragarri
handietan barrena janari bila
migratuz.

Uda alferkeria gozoan

Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Erroman txapelketa jokatu ondoren, Olympia bere etxera itzuli da uda pasatzera. Gasteizen ikaragarri dibertitu da bere betiko lagunekin: autotxokeetan ibili, igerilekura joan eta, gainera, patinaje artistikoa deskubritu du… Primeran ibili da alferkeria gozoan, ondoegi… Oporrak, ordea, berehala bukatu dira eta bera ia ez da entrenatu! Zorionez, bere ingurukoen laguntza izango du, lagunena, etxekoena, taldekideena… eta Mariorena?

Nekropolia

Nobela autobiografiko paregabea da Nekropolia, XX. mendeko literaturaren maisulana. Eslovenieraz idatzia eta 1967an lehen aldiz argitaratua, 90eko hamarkadatik aurrera ezagutu zuen bigarren loraldi bat, italierara, frantsesera, ingelesera, alemanera, espainierara, katalanera eta finlandierara itzulia izan zenean. Liburu honekin, irakurlearen gogoa astintzen du Pahorrek, gerraren eta kontzentrazio-esparruen izugarrikeriak kontatuz, baina baita presoen elkartasuna eta gizatasuna agerian utziz ere. Bizirik atera denaren erru-sentimendua saihestu gabe, kontrara, bere gain hartuz, aurrera egiteko, irauteko, azken buruan bizitzeko irrika gailentzen zaio kontakizunari.