Bizian argitaratuak

Literatura ez den orok aspertu egiten zuela zioen Franz Kafkak. Literatura zen haren bizitzako funtsa eta literatura bihurtzen zen begi aurrean zuen guztia, baita keinurik txikiena ere. Era berean, egoera absurdoak, urduriak, kafkatarrak deskribatzen ditu Kafkak, askotan umore punto berezi batez jantziak, Errealitatea eta fikzioa nahasita, barruraino iristen diren amets-antzeko kontakizunak sortu zituen. Liburu honetako kontakizunetan ere ez da halakorik falta: etsipena, irrika, larritasuna, beldurra, egoera korapilotsuak eta ezusteak. Egilea bizi zela argitara erman zituen 39 kontakizun hauek dira liteatura kafkatarraren adierazle paregabeak.

Tartufo ; Zekena

Tartufo edo iruzurgilea, literatura unibertaleko komediarik ezagun eta antzeztuenetako ez ezik, irudieteria kolektibora igaro den pertsonaia-tipoa ere bada, hipokrita erabatekoaren eredu gisa; Molièren helburu nagusia ikuslearen irria piztea da, eta horretarako trebezia osoz darabiltza ofilzioko trikimailu guztiak, baina ez zuen alde batera uzten gizarte-kritika: obra honek eztabaida bizia piztu zuen garaiko Frantzian, eta debekatua ere egon zen hainbat urtez.

Beste horrenbeste esan dezakegu, irriaz eta kritikaz den bezinbatean, liburu hau osatzen duen bigarren antzerki-lanaz: Zekena edo gezurraren eskola, zuhurkeriaren erretratu bikaina, hainbat mende igaro arren ikusle naiz iralurleen algarak sortarazten jarraitzen duena

Ilargi-harria

Ingeles literaturako lehen detektibe-eleberria, edo misterio-eleberri modernoaren aitzindari eta XIX. mendeko garrantzitsuenetako bat da Ilargi-harria, adituen ustez. Bere egitura narratibo ez ohikoagatik da batez ere berezia. Izan ere, eleberria gutun bidezko narrazio korala dela esaten daiteke: narratzaileak diamantearen desargertzearekin zerikusia duten personaiei gertaerez dakitena idatzaiz kontatzeko eskatu, eta haiek, elakarri txanda hartuz, eta gertaeren inguruan nork bere ikuispegia emanez, ikuspegi desberdinak eta are kontrajarriak ere, hasieratik bukaeraino albaintzen dute istoria. Horretaz gainera, berziki azpimarragarria da idazleak bere pertsonaien bidez giza izaeraren alderdi guztiak agerian jarriz eta intrigari azkeneraino eutsiz erakusten duen maisutasuna. Batez ere horretan agertzen ditu Collinsek bere idazle-dohain ikaragarriak. Aspaldi esana utzi baitzuen T.S. Elliot handiak Ilargi-harria dela ingelesez idatzitako detektibe-eleberririk luze eta onena, idatzitako lehena izateaz gainera.

Hildakoek ez dute hitz egiten

Bere lan gehienak Vienan girotuta daude. Bertan mugitzen diren pertsonaiei atxikitzen zaie hiria. Are gehiago, idazlearen ahalegin errealista ikusten da, nolabait esateko, Viena bera bere istorioetako pertsonaia nagusi bihurtzen duelarik, halako moduz non hiriak beste pertsonaia guztiak bere baitan hartzen baititu. Schnitzlerrentzat, norbanakoaren analisi psikologikoa ezinezkoa litzateke pertsonaia jaio eta garatzen den gizartearen analisi soziologikoa egin gabe.
Schnitzlerrek kontakizun laburrak idatzi zituen gehienbat. Dozena bat eleberri idatzi zituen, eta gehienak, laburrak. Hogeita hamarretik gora ipuin idatzi zituen, eta haien artean aukeratu dira edizio honetako 11 ipuinak.

Lubakia

“Bere bizitza pribatuaren hogeita hamargarren urteurrenean, Vostxovi kontua eskaini zioten existentziarako baliabideak eskuratzea ahalbidetzen zion tailer mekaniko txikian. Kaleratze-aginduan honako hau idatzi zuten: ekoizpenetik baztertzen zutela, batetik bere gorputzari makaltasunaren hazkunde bat eta, bestetik, lanaren dinamika globalaren testuinguruan pentsakortasun bat igarri zizkiotelako”. Horrela hasten da Lubakia, XX. mende hasierako errusiar surrealismoaren maisulana. Antiutopia izeneko literaturaren azpigeneroan kokatu izan da. Lubakian gizakiek gizatasun gutxi erakusten dute. Animalien, haizearen, zuhaitzen izaera, berriz, oso gizatiarra da. Kolektibizazioa, bosturteko planak, ildo ideologikoak, doktrinamendua, iraultzarekiko erlijiozko fedea…

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea

Ipuin antologia honen arduraduna Iñaki Aldekoa izan da. Berak aukeratu ditu euskal ipuingintza modernoaren barrutian alerik umoenak iruditu zaizkionak. Antologiagileak ez du ipuin biltze soil bat egin, liburua bere osotasunean pentsatu baizik. Euskal ipuingintzaren maisulanak. Zortzi ipuinlari eta hamalau ipuin biltzen dira liburuan, I. Aldekoaren hitzaurre jakingarri batekin.

On Casmurro

BENTINHOK –zahartzaroan, alargundu ondoren, ezizenez Casmurro deituak– bere bizitza kontatzea erabakitzen du, haurtzarotik hasita, bere emaztearen ustezko adulterioa ulertzeko; beti hala izan zen ala ezkondu ondoren bihurtu zen halakoa, hori jakin nahi du. Bentinho kontalaria, ordea, hala nahita edo nahi gabe, irakurlearen iritzia manipulatzen eta irakurlea bere konplize bihurtzen ahalegintzen da, mila aieru eta keinadaren bidez On Casmurro, argitaratu zenetik mendea eta gehiago igaro delarik, brasildar literaturaren goreneko obratzat goraipatua da, mendebaldeko literaturan guztiz goi mailako lekua merezi duena, nahiz eta zabalkunde handi-handirik izan ez duen literatura batean sortu izanak ezezagun samar izatera kondenatu.