Emakume sugearen misterioa

Tomas, “hiriko trenak ekarritako” protagonista nagusia, Larrañetara iritsi da, San Migel jaietan, eta ondo ikasia dakar bere guraso ordekoek irakatsitakoa: “Zuk beti esan 1926ko abenduaren 21ean sortua zarela, Tomas Sainduaren egunean”. Hiriko trenak ekarritako umeak, La Troupe Francesco-ko titiriteroak ezagutuko ditu: neska bat, agurea eta emakume sugea. Eta misterioa.

Egonean doazen geziak

Begi-ninia ere kabituko ez litzatekeen zirrikitutik kabitzen zaio begirada Joxerra Garziari. «Emaidazue zirrikitu bat, eta ikusten dudanaren berri emango dizuet», hala esaten duela ematen du autoreak liburu honetan. Eta ikusten duenaren berri gezi itxurako pentsamenduen bidez ematen digu, jomuga jotakoan irakurleoi dardar doi bat eragitera iristen direnak. Kanoiek-eta jomuga suntsitzea dute xede. Geziok, berriz, azkura eragitea baino ez. Berak azkura sentitzen duelako jaurtitzen du gezilariak gezia, jomugan duenari azkura hori txertatu beste asmorik gabe. Jomugan dituenen jomuga izatea baitu gezilariak amets. Hargatik jaurtitzen ditu gezi egonean doazenok.

Gloria

Jose Ignazio Ansorenak baditu bi alderdi ezagun: musikalaria da, batetik; eta bestetik, bera da Mirri pailazo ezaguna. Bi alderdi horiek txertatu dizkio bere lehen ipuin honi: musikalariak, musika zentzua; eta pailazoak, samurtasuna. Gloria Fuertes poetari egiten zaio omenaldi ipuin honetan, Down sindromedun mutiko bat protagonista duela. Gauez eta hiriko parke batean, inork ikusten ez dituenean, Gloria Fuertes poetaren estatuaren ondoko elementuek itxuraldaketa izaten dute: eztabaidan eta kantari hasten dira. Parkera hainbat haur joaten da jolasera; eta horien artean, Peru, Down sindromedun mutiko aurreratua.

Manual para extranjeros

«Yo sabía -dice en algún momento el personaje narrador de Manual para extranjeros-, que todo aquello era una completa injusticia, pero no me inquietaba demasiado. Al fin y al cabo, la justicia no es un requisito indispensable para que el planeta siga funcionando. Más bien al contrario, hay serias dudas acerca de la viabilidad física y filosófica de un mundo completamente justo». En ese mundo verosímil y viable (un mundo que comparten los lectores) viven los personajes de este libro, personajes atareados en labores de mera supervivencia y emplazados en un momento de la historia tan azaroso como el nuestro. Los relatos de Manual para extranjeros destacan por su humor amargo y por la sonrisa que pueden suscitar a lo largo de la lectura, una sonrisa paradójica y humana, porque no está reñida con la tristeza.

Godoten esperoan

Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere… Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.

Koilara bete hitz

Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin…-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?

El amigo invisible = Adiskide Ikusezina

Son visibles los prejuicios, el desarraigo, la explotación…, como si el mundo fuera todo soledad. Y la gente no quiere verlo. Esa invisibilidad encuentra su razón de ser en un especial modo de mirar. Pero ellos y ellas existen. Vinieron al «Paraíso» impulsados desde los cuatro confines del mundo. Ahora participan de nuestros sueños. Luchan por sacar la cabeza de las fauces del león. De cuidar a nuestros padres e hijos, de trabajar en la construcción o recoger las hortalizas en los campos, pasan a ser nuestros músicos, nuestros profesores de inglés, informáticos, publicistas o empresarios. Son «el amigo invisible», porque nos regalan el mestizaje, la interculturalidad, otras sonrisas, nuevos puntos de vista; a la vez que impulsan la natalidad y afianzan el Estado del Bienestar. ¡Nos regalan tanto… sin que nos enteremos! Han hecho poesía con su vida y con este libro. Ellos y ellas también son Euskal Herria.

Maiderren taupada bilduma

Maiderrek bere kideko gainerako neskek egiten dituzten gauzak egiten ditu: eskolara joan, adiskideak egin, adiskideak galdu… eta baita etorkizuna amestu ere. Baina ustekabean jaioa da, etxetik urruti eta maleta baten barruan. Guraso bidaiazaleen altzoan mundua korritzen eman zituen bizitzaren aurreneko urteak, beti ere haien bihotz-taupaden, haien arnasaldien ondo-ondoan. Markatu duen esperientzia izan da. Neska berezia atera da. Ipuin honetan, ahots hurbileko batek kontatzen digu nola lortu duen gizakien eta animalien taupada bilduma zabala osatzea: Anderren taupada geldoak, amaren sabelean dagoen anaia Mikelenak, osabaren kontsultatik pasatzen direnen taupada eriak, untxi baten taupada bizkorrak edo zerri batenak, gantz artean galduak… denek dute beren lekua Maiderren taupada bilduman: taupada bakoitzaren atzean, bizikizun bat.

(In)komunikazioaren atarian

Aspaldi honetan, euskal gatazka jaun eta jabe bilakatu da hedabide guztietan: albistegietan izarra, irrati-telebistan eguneroko hizpide eta kazetetan gai nagusia da. Paradoxikoa bada ere, horrenbesteko informazio-fluxuak ez du komunikazioa ahalbidetu eta euskal auziak, maila askotan bederen, ezezaguna izaten jarraitzen du. Liburu hau euskal gatazkarekiko trataera informatiboaz inoiz egin den ikerketa akademikorik handienetik sortua da. 1998-2001 urtealdi zalapartatsuan egindako lanaren emaitza duzu hau, EHUko ikerketa talde zabal batek egin duen azterketa sakona: Espainian zein Euskal Herrian erreferentziatzat hartzen diren 11 egunkari aztertu dituzte (1.500etik gora ale), baita CIES enpresak egindako iritzi-azterketa zabaletik (3.000 inkesta estatu osoan) ateratako ondorioak ere. Egileen ustez, une honetan bizi dugun egoera mediatikoa benetan larria da. Gehiago ere esan daiteke: bide beretik jarraituz gero, inkomunikazioaren atarian egon gintezke.

Kuskue tanden

80ko hamarkadaren hasiera da. Filologiako ikasle batzuk Donostiako pisu batean. Estrategia desberdinak antolatzen dituzte etengabe sortzen zaizkien galderei erantzun nahian. Dena teorizatu behar batean bizi dira, bai egunerokotasuneko pasarterik arruntena, bai beren arteko harremanak edota euskal “zera”ren aurkikuntza handia ere. Oteizaren kume umoretsu dira. Donostiako Kontxan, berdinik gabeko postalaren aurrean, behin betiko araztuko dituen, beste maila batera jasoko dituen ekintza poetiko erabatekoa mamitu nahi dute nork bere zoroak agintzen dion eran. Tori lau puntuok, postala, pastela, postula, pistola, eta bota bertsoa. Neurri eta doinu librean.