Ez

Nobela honetako protagonistaren gurasoak Europa berriaren abantailak alde batera utzirik, Pirinioko leku urruti batean kokatzea erabaki zuten: Aspe haranean, han beren amets handia gauzatzeko aukera izanen zutelakoan, hots: une oro ezin errepikatuzkotzat bizi, egitate oro pathos kreatzaile bihurtu. Nobela hasten den unean erabat umezurtz geratu da protagonista: umezurtz, aita eta ama hil zaizkiolako; eta umezurtz, inguruneari ustez ezerk lotzen ez duelako. Gurasoengandik datorkion patrimonio guztia salgai jarri du, eta Jaun Notarioaren etxean dago erosleen zain, patrimonioa saldu eta Piriniorik gabeko, Aspe-jenderik gabeko etorkizuna erosi guran. Manu Erzillak pertsonaiaren barne psikologia konplexuaren baitan sartzen da maisuki, eta barne prozesuaren bilakabidea kontatzen digu, euskal literaturaren barruan batere ohikoa ez den modu eder bete batez.

Nombrar, embrujar

El título mismo de este ensayo indica el carácter literario que se asume al servicio de la función histórica: un inquirir antropológico en las pautas retóricas de mecanismos no literales (como la metáfora y la metonimia) o de ciertos otros instrumentos no denotativos (como la alegoría, la ejemplificación o la expresión) que para describir, crear y ampliar su conocimiento utilizaba la gente campesina vasca. Gente que sólo hablaba en euskera y no sabía escribir, pero cuyas creencias y conductas resultaron, en determinada circunstancia, absolutamente inapropiadas y peligrosas para el género de experiencias y estilo de vida que se proponía vivir la élite cultivada.

Laino artean zelatari

Laino artetik begi bakoitz handi bat ageri da. Ez da Jainkoaren begia, poetarena da. Begiak, laino artean, ez du gardentasunez ikusten gauzen eitea. Difuminatu egiten zaizkio Ni1 eta Ni2 banitatearen lanbrotan. Arbola bat atzeman daiteke, ordea, iruntzitara jarrita ere harrigarri garbi, mirakuluz zehatz, metropoliaren zoruan eta amodio modernoen matazan errotua.

El filo de la hierba

Imaginemos que Hitler no murió en Berlin en 1945. Imaginemos que no perdió la guerra, sino que se apoderó de Europa entera, incluida Gran Bretaña. Imaginemos que surca el Atlántico camino de Manhattan, que se propone conquistar como cabeza de puente para someter toda América. En la bodega del barco, preso, Charles Chaplin.
Imaginemos que un poli-zón llamado Olivier Legrand viaja rumbo a América en la bodega del barco que, en 1886, transporta, despiezada, la Estatua de la Libertad desde Francia a Nueva York.
En esta ágil, tierna y poética narración, Harkaitz Cano construye, a partir del momento en que ambas historias se entrelazan, una bella alegoría de la libertad personal.

Maisu berria

Grigor, haur guztiak bezala, mundua miatzen dabil, zer topatuko. Lagun ezin hobeak aurkitzen ditu bidean, eta, guztien gainetik, erlea du bidelagun eta adiskide zintzo

Mirri eta biok

Uste ustel batek zeharkatzen du Euskal Herria alderik alde: Jose Ignazio Ansorena musikari ospetsua eta Mirri pailazo are ezagunagoa pertsona bat direlako uste ustela, alegia. Egia da elkarrenganako lotura estua dutela euskal pertsonaia biok, baina hortik pertsona bat bera direla esatera koska handia dago. Siamesak ere ez dira Ansorena eta Mirri, siamesen arteko harremana eta dependentzia simetrikoa baita. Ansorena, Mirri gabe ere, nor litzateke gurean: idazle, pentsalari, txistulari, Piter. Hori bai, Mirri gabe ez litzateke den bezain Ansorena, Mirri ere badelako eusten dio Ansorenak Mirriri. Mirrirena beste kontu bat da, Ansorena gabe deus ere ez litzatekeelako Mirri. Hargatik gorrotatzen du Mirrik Ansorena -Anxorena esaten dio berak- maite duen indar ber-beraz. Zehaztasun eta ironia fin-finez, euskal pailazo antonomasikoen historia kontatzen digu Ansorenak liburu honetan, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon zireneko garaian hasi eta gaur artekoa. Mirrik, berriz, bere iruzkin potolo gordinak tartekatu ditu han-hemenka, harira etorri zein ez. Euskal pailazo antonomasikoen historia dutelarik hari, belaunaldi eta garai baten kronika bikaina osatu dute Ansorenak eta Mirrik. Egin behar zena egiteko baldintza objektiborik ez bide zenean ere dena delako hori egiten ohitutako belaunaldi inkontziente, ausart eta kementsu baten kronika libertigarri bezain jakingarria.

Globalizazioaren adarrak

Ahotsak eta mintzabideak itxuragabe ugaritu -eta ugaritzen- dira, itxura batean, informazioarena omen den gizarte honetan. Orotariko mintzabideen bidez mintzo zaizkigun orotariko ahots horiek gehienak, ordea, Diskurtso Bakarra osatzen dute, nota bakarreko polifonia sasikoan. Ideologien eta Historiaren beraren akabera aldarrikatzen digu, adibidez, Diskurtso Bakar horrek, bere buruaz liluratutako orainaldi zoriontsu batean kokaturik. Arretaz entzun eta irakurriz gero, ordea, Diskurtso Bakarraren lerroarteetan bertan atzeman daitezke orainaldi eternal horren kontraesanak, eta orainaldi birtual zoriontsu honen miseriak, eta zoriontasun sasiko horretan lekurik ez duten miserableen ahots isilaraziak: Seattle, Berlin, Praga, Miarritz… Aitor Zuberogoitiak, arreta Diskurtsoaren lerroarteetara emanik, Diskurtso Bakarrak betiko isilarazi nahi lituzkeen ahots horiei eman die ahotsa. Chinook-jendea harturik ahotsgabeko guztien metaforatzat.

Jose Elorrieta: sindikalismoaren berri onak

Sortu zireneko gizarte moduko ahulenei -langile jendeari, alegia- babes egiteko sortu ziren sindikatuak. Gizarte modu horrek iraun bitartean, egokiro bete dute sindikatuek beren egiteko nagusi hori. Mendebaldeko herrialde garatuei dagokienez, ordea, gauzak errotik aldatu dira XX. mende hondarretik aurrera. Zenbaiten ustez, egoera berri horretan deus ere ez da lehen bezalakoa: ez lan-harremanak, ez zapalkuntza moduak, ez ahulen zerrenda ere. Gauzak horrela, ez dira gutxi gizarte modu horretan sindikatuek egiteko garbirik ez dutela uste dutenak, ahulen babes izateari utzi eta pribilegiatuen klub halako zerbait bilakatu direla sindikatuak. Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusiak ere ikusten du arrisku hori, ikusten du sindikatuek etengabe zaharberritu behar dutela beren burua, gizarte modu berrian sortzen diren desberdintasunei eta zapalkuntza modu berriei aurre egin ahal izateko. Sindikalismo zaharberrituarena, ordea, sortu zeneko xedea bete ahal izateko -gizarteko ahulenen babes izaten segitzeko, alegia-, bere filosofia, egiturak eta jardunbideak etengabe egokitzen diharduen Sindikalismo Berria.

Hire magalean

ANTONIO M. LABAIEN SARIA 2001 Fisikoki urrun, baina sentimendu aldetik hurbil daude liburu honetako pertsonaiak. Zalantzaren arragotik igaroaraziak dirudite, kezkaren labean egosiak. Gorpuztera heldu ez zen maitasun istorio bat du oinarrian, baina gutun bidezko narrazio honetan bizitzari eta heriotzari buruzko gogoeta ageri da nagusi. Filosofia edo erlijioa, gizakiaren amaiera eta amaiera arteko bizimodua. Kutsu moralistarik gabe, ordea, amaiera itxirik gabe, irakurle bakoitzak ondorioak ateratzeko moduan, baina ikuspegi humanista batetik beti ere.

Egurra pinotxori

Hotel batean gerlari misteriotsu batekin topo egiten duen irakaslea; hondartza ezezagun batean esnatzen den amnesikoa; maitasun istorio bitxi bat bizi duten bi pertsona heldu; guztien heroia den futbolaria, Humberto Rojas aurrelaria; hilezkortasunari buruz galdezka bizi diren pintorea eta idazlea; sexua lortzeko edozertarako gai den mutiko gaztea; bizitza gris betiberdin bat bizi duen komisarioa; alargun eder bat… pertsonaia asko gurutzatzen dira hiri berezi honetan. Bata bestearen gainean pilatu dituzte eraikuntzak. Lehen ez zegoen ezer. Orain, egitura erraldoi bat nagusitzen da ordokian: La Torre izeneko hiria. Istorio txikiz osatzen dira kaleak, istorio ezberdinak, baina bakarra osatzen dutenak. Itsasertzean biltzen da kosmos liluragarri hau. Abenidetan topo egiten duten pertsona hauek zerbait uzten dute atzean. Pixkanaka desagertzen doaz, baina beste pertsonengan zerbait utzi eta gero. Era honetan, euren nortasunak nahasten dira, eta, etxera itzultzean, beste irudi bat topatzen dute ispiluan.