Nahia Zubeldia

Nahia Zubeldia (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1982) itzultzaile profesionala, idazlea, kantaria eta musikaria da. Lengoaia zientziak ikasi zituen eta ondoren itzulpengintza EHUn, Gasteizen. Itzulpena du ogibide eta musika zaletasun. Idazle ere bada, bere kantuak idatzi izan ditu. Lapurdiko Lumi taldeko partaidea da Nahia, Manu Matthysekin batera. Bi munduren nahasketatik emaitza bakar bezain ederra erdietsi dute: pop […]

Leila Slimani

Leïla Slimani (Rabat, 1981). Idazle eta kazetari frantses-marokoarra da, gaur egungo literaturako ahots indartsuenetako bat. Kazetaritzan trebatu ondoren, eleberrigintzan nabarmendu zen, gizarte-tentsioak, genero-rolak eta intimitatearen itzalak zehaztasun psikologiko handiz aztertuz. Chanson douce lanarekin 2016ko Goncourt saria irabazi zuen. Bere lanek arrakasta handia izan dute nazioartean, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dira, egungo gizartearen kontraesanak begirada zorrotz […]

Streaming aroa

Hamar urte bete berri dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute? Galdera horiei eta beste askori erantzuteko ahalegina egiten du Urtzi Urkizuk, gai hauetan kazetari eskarmentuduna denak.
Streaming plataformen inguruan idatzi ohi du autoreak egunero euskarazko prentsan, eta saiakera honetan patxadarako tarte bat hartu du aipatutako galdera horien gainean idazteko. Datu zehatz ugari emanda, eta bere iritzi kritikoa ere plazaratuz. Haren azken mezua honako hau da: ikuslea ez dadila plataformen algoritmoaren mende gelditu, eta ireki dezala leihoa; tentuz begira dezala zer ikusi eta zer ez.

Zirtak su

Zirtak su eleberri historikoa da, egiazko gertakizun batean oinarritua, egiazko pertsonaia bat protagonistatzat duena: Egeria, mendebaldeko lehen emakume bidaiaria eta idazlea. Guregana heldu diren testuetatik abiatuta, Maite López Las Herasek IV. mendeko emakumearen bidaia luzea kontatzen digu, Gallaeciatik Lur Santuraino. Ibilbidean zehar protagonistak biziko dituen gorabeherak ugariak eta erakargarriak izango dira, orduko testuinguru nahasi eta berezian kokatuak, Erromatar Inperioaren gainbeheran eta Kristautasunaren hastapenetan, hain zuzen.

Beste elementu bat tartekatuko da, ordea, kontakizun osoan zehar, liburuaren funtsa izango dena: zentsura. Erdi Aroko kopista desberdinen lana eta bizimodua ezagutu ahal izango ditugu, Egeriaren lanaren zein zati eta zein ez kopiatu erabakiko dutenak, nolabait ere guregana heldu den testigantzaren zergatia azalduko digutenak.

Urtzi Urkizu

Urtzi Urkizu Adrian (Lezo, 1975) Kazetaria, Euskaldunon Egunkaria-n erredaktore izan zen, eta Berria-n lan egiten du 2003an sortu zenetik, komunikazioari, kazetaritzari eta ikus-entzunezkoei buruzko gaietan espezializatuta. Bi dokumental zuzendu, hainbat liburu kolektibotan parte hartu, eta bakarka bi literatura lan argitaratu ditu. 2024an, Txoria hodei artean liburua argitaratu zuen, Euskal Telebistaren iraganari eta etorkizunari buruzkoa. 2025ean, […]