Hona hemen Lertxundiren azken lana. Festa du euskal irakurleak. Otto Petterekin hasi zen festa hark bost Ifrentzuekin eta Mentura dugun artean saioarekin izan zuen segida. Koska bat estuago egin du Lertxundik ezin utzizko liburu honetan: erabat orijinala den proposamena egin digu. Bakanak dira literatura unibertsalean modu honetako narrazio sendoak. Ez bilatu erudizio trataturik, ez biltze lan hutsik, hori Lertxundik egina dizu lehendik. Hark bildu duena, hark literatur senez eta jakituriaz xehatu duena goza ezazu zuk bilduma berritzaile honetan. Mosaiko baten tankeran egituratuta dago, piezen eta gaien eta tonuen ugaritasunak harrituko zaitu. Liburu honek nabigatzen jarriko zaitu euskal kulturaren intranetean zu konturatu ere egin gabe. Literatur arketipoen eguneratze erabat modernoa aurkezten dizu, sormen lana ardatz duela. Lagun ahantzezinen konpainia noblean jarriko zaitu.
«El libro de Ahedo no es uno más de los libros al uso sobre política, en los cuales o bien se nos alaba la solidez y sabiduría de las instituciones políticas, o bien se nos abruma con los males de la sociedad civil y sus movimientos sociales postergados por la arrogancia de las instituciones. Estas páginas contienen un relato vivo y dinámico que explica cómo la sociedad entra y mueve el sistema político. Es un libro que habla de la realidad política. Que habla de cómo la política no convencional sacude la política convencional. El autor, además, nos transmite, con toda pasión y no menos rigor, una gran esperanza en la capacidad política de los humanos. Y así nos permite creer que todavía no es el tiempo del aburrimiento. O del hartazgo». Pedro Ibarra
I. Mundu Gerran soldadu ibili zelarik, gudu-lekutik bidali zituen Jean Elissaldek hainbat kronika, eta Eskualduna aldizkarian argitaratu zizkioten. Handik hogei bat urtera, 1936-1937an, denboraren galbahean pasatuta, eta beste Mundu Gerra baten atarian, I. Gerra Handi hartako oroitzapenak idatzi zituen: LVII.a gerlan izenburupean argitaratzen dugun liburu hau. Garai hartako euskal idazleen artean oso erabilia ez zen generoa darabil Elissaldek: oroitzapenak eta erreportajea. Literatur hizkuntza sotil, adierazgarri eta dotorearen jabe agertzen zaigu, gainera, liburu honetan.
Lehen hitzetatik (Eder direnen eder) azkenetara (zinez gezur gartsu), edozein gizon-emakume izaten zekien gizonak, Shakespeare berdingabeak, gizon-emakume orok noizbait goza-pairatu duen sentimenturik gaitzen hori ele eder bihurtzen digu: amodioa. Ibilbide horren gorabeherek markatzen dute soneto ospetsuona: esperantzatik loria-ustera, zalantza goxotik etsipen mingotsera. Gurean Oihenartek abiarazi zuen tradizio apurraren ildo zahar-berritik ekin dio Juan Garziak Shakespeareren Soneto Hautatuon itzulpen-egokitzapenari, neurtitz jantzi ederrez gureturik literatura unibertsaleko poesia-lan ospetsuenetako hori.
Barnekoia atera zaio Juan Garziari bere lehen nobela. Teo eta Laura Portugalen barrena doaz oporretan. Leku berak korritzen dituzte, bazter berak ikusten dituzte, baina bakoitzak bere argazkiak ateratzen ditu ordea. Bi pertsonaia horien arteko harremanak eta oroimenak osatzen dute nobelaren funtsa.
Bertsolaritzak une erabakiorra bizi du. Alde batetik, ezin zaio arrakasta ukatu; eta bestetik, inoiz baino zalantza gehiago sortu dira gaur egungo bere funtzioari buruz. Gizarte tradizional batetik moderno baterako jauziak bertsolaritzaren doitzea eta eraberritzea dakar nahitaez. Ispilu horren aurrean jarri du Joxerra Garziak Jon Sarasua, elkarrizketa mamitsu bezain atsegin honetan.
Arestiren bertsoetatik mintzatzen zaigun ahots biblikoa azaltzea izan du helburu lan honek. Ez dago marxismoaren -eta amaiezinezko beste hainbat sakrifizio suharren- muinera iristerik, kristautasunaren igurtzitik erabat apartatuz. Izan ere, kristautasuna ez baita soilik urteko egutegi erritualaren gurpilean eroso ibiltzea: kristautasuna fenomeno kulturala da. Gure mundu ikuspegi ezkutuenetik aritzen da lanean kultura, geure erreakzio xume eta oharkabeenak ere antolatzen dizkigularik. Horra kristautasuna, iraultza eta Aresti bezalako poeta bat elkartzeko aukera.
Aspaldidanikoa du gizakiak joera, dituen ahalmenak eta ezinak, akatsak eta bertuteak jainkoei, animaliei edo gauzei eratxikitzeko eta alegietara aldaturik gogoan darabilenen bat salatzeko, barregarri uzteko edo goresteko. Frantziako literatura tradizioko ipuin ezagun hauek euskaraz sortuak bezala irakurriko ditu euskal irakurleak.
Nos hallamos en Marruecos, en la década de los 90. Selim, como muchos otros jóvenes magrebíes, desea abandonar Marruecos, que se antoja mortecino, para ir al rutilante París. Allí se encuentra su Meca. En su viaje, probará la miel y la hiel: la miel, de la mano de Esther, una chica de Vitoria; la hiel, al conocer la cruda realidad occidentral.
Tres voces nos narran la historia de Selim: una, la del propio joven magrebí; otra la del Esther; en tercer lugar, la del guía que, en aquella época, ayudaba a cruzar la frontera por el monte a quienes se lo pedían. Una única historia narrada en tres géneros: relato directo, diario y reportaje. Tres voces y tres géneros para una historia de dolorosa presencia en nuestra vida diaria.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. Hala utzi du idatzirik saio eder honetan Segurolak, eta, aitorpen horri zintzo jarraiturik, gure artean ez ohikoak diren pentsamendu eta arrazoiak sortu ditu. Metodologia klasikoa erabili du horretarako: ezaren gudaz baietza sortuz, ukazioa legetzat hartuz, zeruak eta lurrak astindu. Prosa jostagarri bezain zehatz batez daude elkarren ondora bilduta autorea kezkatzen duten hainbat gai: egia, tristura, maitasuna, gaztetasuna, zoriona eta heriotza, hemengo betiko euskal kontu gizenak saihestu gabe. Dena puzzle erakargarri baten moduan, edonondik hasita irakurlea harrapatuko duena. Hiru argazkiri begira harrapatzen dugu autorea azken orrialdeetan. Batean bi urte ditu, bestean zazpi-zortzi, hurrengoan, berriz, hamasei bat. Horiek dira aitortzen dituen arbaso bakarrak. Eta haiei begira sortzen zaio galdera: zeren kontra zaudete, nengoen edo geunden?.