Franco hil aurreko azken urteetako giroarekin hasten da liburua eta orduan narratzaileak bizi izandako gertaera batekin: ETAko bi kide eraman behar izan zituen, arratsalde sargori batean, bere autoan herri batetik bestera. Hogei urte geroago ari da narratzailea orduko giroa eta giroari buruzko hausnarketa idatzia idazten zerga iraultzailea eskatu dioten aitari, buruko gaixotasun baten eraginez ahanzturaren eremuan bizitzen hasita dagoen aitari. Era horretan, aita-semeen arteko harremanaren aztertzea ere bada liburua. Nolabaiteko aitortze mingarri bat.
Narratzailearen memoriako hariz hasten da gertakarien oroimen inperfektua agertzen, esandako gauzak eta isildutakoak, behin eta berriz Franco hil aurreko arratsalde sargori hartara eramaten dutenak.
Narratzaileak bere aitari egiten dion aitorpenak gure historiaren azken urteak hartzen ditu aintzat, bere ilungune eta miseriekin, galderak sortzen dira irakurri ahala, eta galdera horiek guretzat dira.
Lugoko hegoaldeko lurralde gogorra da Caurel. Hango baso eta larreetako fauna eta flora bereziak dira. Mendizerretan, oraindik ere, arranoak hegan ikus daitezke, eta baso itxi eta ilunetan otsoen ulua entzuten da. Hantxe kokatu zuen Folek dorretxe eder antzinako bat. Negua da, gaztaina sasoia amaitzear dago, Abrantes etxeko ugazabak etxera itzuli dira. Mendizerran ehizan egitera etorri dira, baina elurte handi baten ondorioz, ezin izan dira mendira atera, eta etxe barruan geratu behar izan dute ugazabek zein zerbitzariek. Denak beheko su handi baten inguruan eserita daude. Kontu-kontari hasi dira beldurrezko ipuinak esaten eta, ezerezetik, sorginak, otsoak eta mamuak ateratzen hasi dira. Kanpoan, elur-malutak leihoen kristalen kontra joka ari dira, haize indartsuak ekarrita.
Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak; beste batzuk, berriz, Folek berak asmatutakoak dira.
Hogeita zortzi ipuin eta hogeita zortzi ilustrazio ageri dira Wölfel-en liburu klasiko honetan. Ezin egokiagoa zortzi-hamar urteko haurrek irakurtzeko edo gurasoak irakurri eta txikiagoei kontatzeko ere. Irakurtzeko atseginak eta kontatzeko errazak. Beti irribarrea ezpainetan.
Aquesta novel.la gràfica és la història dun fotógraf Joanes Apaolaza i duna professora Olga Perls. La història es situa a la Euskal Herria actual, però aquesta, durant els darrers 200 anys ha estat sota el domini de la República Federal Francesa
Joanes Apaolaza ens conta una història on el temes fonamentals son la monogàmia, lamor, el sexe, la geopolítica i la història entre daltres, i com canvien aquests. Lamor i la conquista son els eixos fonamentals daquesta novel.la gràfica. La colonització, els lligams i la impossiblilitat de llibertat dels pobles, cultures, relacions entre les persones i els cossos conformen un entorn afixiant, del que fugir es converteix en molt més que fugir.
Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.
Euskal herritarron burujabetza. 1793-1919 Autogobernu auziaren bilakaeraz.
Norbanakoen giza eskubideak, zoriontasuna, independentzia, eskubide politikoak, zergak ordaintzerik ezin ordezkariak izan ezean, aldarrikatuz abiatu zen iraultza liberala bai Ipar Ameriketan (1776) bai Frantzian (1789). Espainiako erresuma atlantikoko alde bietan izatetik, 1812ko konstituzioak, nazio bakarra zela agiri zuen. Bizkaiko Batzar nagusiak eta Gipuzkoak ere, 1812ko Espainiako konstituzio berria zin egiterakoan, foruen bidezko konstituzioa ere nahi zutela erabaki zuten. Konstituzio bien arteko uztartzea eskatu zuten. Gerra giroan ernetzen joan zen iraultza liberala. Eta Espainiako Parlamentuan euskal auzia deritzana txertatu zen. Aldian aldiko arazo parlamentarioa bihurtu zen eta
Euskal auziaren bilakaera politikoa eta legezkoa aztertzen da liburu honetan.
Euskal Batzar nagusiek aginte politiko eta finantzak kudeatzen zituzten. Euskal bilkura komunak («Konferentziak») erakundetu egin ziren. Foru konstituziotik «Euskal konstituziora» jauzia emanez, euskal nazionalitatea zela bistakoa bihurtu zen 1860ko hamarkadan, Espainiako erresuma liberalaren baitan. Baina 1877an Espainiako Gobernuak Batzar nagusiak ezabatu egin zituen. Kontzertu ekonomikoaren bidezko autogobernu fiskala iraun zuen baina berriz aginte politikoaren aldarrikapenak izan ziren: 1918an Eusko Gobernuaren aldarrikapena egin zen eta euskal burujabetza, naziogintza europarraren baitan. Lehen autonomia estatutuak idatzi ziren, baina Espainiako Parlamentuak berriz ere onartu ez.
Zer da Foru Konstituzioa, Konstituzio liberalen garaian? Zer Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer euskal Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Noiz eta zergatik desegin zituen Espainiako Gobernuak Batzar Nagusiak? Zergatik 1917an berriz ere
burujabetza politikoa eskatu zen? Eta ondoren autonomia Estatutua eta Eusko Gobernuaren antolaketa?
Marta tiene alrededor de diecisiete años. O los tenía cuando cruzó al otro lado del espejo, al de la eternidad vacía, indolora, irreversible.
El espejo ante el que ahora recuerda los últimos meses de su vida no le devuelve su imagen. Solo recuerdos. Pero también sensaciones.
El alivio de no tener, por ejemplo, que oír el llanto de su madre, o los ecos de la sorda desesperación de su padre. La sensación de liberación que le produce no verse obligada a simular que come, o peor aún, comer realmente algo para satisfacer a su familia
En un monólogo teatral que se lee como un relato, Marta se habla a sí misma con la franqueza y crudeza propia de su condición, limando mediante la ironía las aristas de unos recuerdos que, irremediablemente, la conducirán a la añoranza de aquella Marta que un día dejó de ser.
ace más de diez años, un oso polar apareció en la costa del sur de Argentina, y todos los
expertos determinaron que había llegado nadando a lo largo de al menos, 2.000 kilómetros. Una
hazaña increíble que tiene un trágico motivo: el deshielo producido por el calentamiento global
no les permite conseguir alimento, y tienen que cambiar de hábitat para poder sobrevivir. Ello ha
provocado que los osos polares se encuentren entre la larga lista de animales en peligro de
extinción. Esta conmoveora historia explica a los niños y niñas las razones y consecuencias del
cambio climático, de manera que puedan reflexionar acerca de las posibles soluciones.
Zer dakigu nerabeen osasun mentalari buruz? Nondik sortzen dira gaztetxoak atsekabetzen ari diren elikadura nahasmenduak, antsietatea, depresioa, autolesioak eta jokabide suizidak? Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoen amildegi birtualean ordu amaigabeetan kateatuta? Zer sekretu ezkutatzen dira sare sozialen atzean? Ezinbestekoa da aztertzea sare horien benetako funtzionamendua, inpaktu kognitiboa, emozionala eta mentala, eta, era berean, harreman sano bat bilatzea nonahi dagoen teknologia horrekin. Baina haratago joan gaitezen: zer gertatzen ari zaie gure gazteei? Zergatik ugaltzen ari dira osasun mentaleko arazoak aurrekaririk gabeko mailetaraino? Merezi du elikadura-nahasmenduen, antsietatearen, depresioaren, autolesioen eta jokabide suiziden labirintoan murgiltzea, haietan inguruneak izan ditzakeen eragin kezkagarriak argitze aldera. Zerk bultzatzen ditu joera kezkagarri horiek? Zeintzuk dira buru-hausgarri honen gakoak? Eta garrantzitsuena: nola lagundu dezakegu? Liburu honek erantzun nahi die galdera horiei guztiei. Horretarako, egileek planteamendu holistiko batetik jorratu dute gaia, zorroztasun handieneko ebidentzia zientifikoa, lehen mailako profesionalen jakintza eta esperientzia, egiaztatutako tresna praktikoak eta patologia horiei aurre egin dieten pertsonen benetako testigantzak bateratuz. Planteamendua integrala eta erabat dibulgatzailea da, ulerterraza eta praktikoa, eta tresna praktiko bat eskaintzea du helburu irakurlearen kualifikazio-maila edozein dela ere, nerabeen osasun mentalaren mundu konplexua esploratzeko, erronkak prebenitzeko, ulertzeko eta eraginkortasunez heltzeko funtsezko informazioa eskainiz, bereziki eskola-, familia- eta gizarte-esparrutik. Azken batean, itxaropenerako itsasargi bat eskaintzen du liburuak, eta ekintzarako premiazko deia ere bai, gure gizarteari eta, bereziki, gure nerabeei erronka gogorrak planteatzen dizkien garai honetan.
Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak eguraldiari buruzko hitzak Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak… edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.