Amaia Tellleria Mujika

AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen.

Haize-lekuak eleberria argitaratu zuen 2020an (Gipuzkoako Liburudendarien Elkarteak ematen duen Zilarrezko Euskadi Saria), eta 2021ean, gazteei zuzendutako bi nobela, hauek ere ALBERDANIAn: Zuhara. Itsasoaren deia, eta, Erria Txikota! bildumaren barruan, Pitzatuta gaude denok!