Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria

12,49   18,50

Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenean, Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko gonbita bat. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita eta, aldi berean, oparia, Xabier Lete eta haren poesia maite dutenentzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.

Garbitu

Idazlea:Alex Gurrutxaga

Kategoriak: , , Product ID: 4528

Deskribapena

Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita.

Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena.

Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin.

Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.

Informazio gehigarria

Tamaina E/E
Formatoa

Ebook, Papera

ISBN

Papera: 978-84-9868-622-7, Ebook: 978-84-9868-623-4

Lehen argitaraldia

2020