• Liburuaren hizkuntza: Euskara
  • Bilduma: Narrazioa
  • Zenbakia bilduman: 83
  • Formatua: 210 x 140 mm
  • Orrialdeak: 0
  • Azala: Poltsiko azal bigunekoa
  • Eskuragarritasuna: Eskuragarri
  • Paperezko argitalpen-data: 01/11/2008
  • Ebookeko argitalpen-data: 01/11/2008
  • Paperezko ISBN: 978-84-9868-043-0

Euskaldun guztion aberria

Iban Zaldua

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du.
Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.

Paperezkoa

15,50 €

Bidalketa gastuak kanpo

Bidalketak doan 40 €tik aurrera

Erosi

Iban Zaldua

IBAN ZALDUA GONZÁLEZ
(Donostia, 1966). Historialaria da
eta Gasteizen bizi da. Hauek ditu,
besteak beste, lanik garrantzitsuenak:
Gezurrak, gezurrak, gezurrak (2000),
Traizioak (2001), La isla de los
antropólogos (2002) eta Itzalak (2004)
ipuin liburuak; Si Sabino viviría
(2005) eleberria; Obabatiko tranbia
(2002) eta Animalia disekatuak
(2005) saiakerak. Gazteentzako
eleberri laburrak ere idatzi ditu,
hala nola: Kea ur gainean (2002) eta
Ile luzeen kondaira (2003).
2006ko Euskadi Literatura Saria
jaso du liburu honek.

Beste liburuak Alberdanian