- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Saiakera
- Zenbakia bilduman: 4
- Formatua: 210 x 150 mm
- Orrialdeak: 207
- Azala: Poltsiko azal bigunekoa
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 01/09/1994
- Paperezko ISBN: 978-84-88669-13-1
Euskara guztiok
literatur euskalkietako irakurgai hautatuak
Literatur euskalkietako irakurgai hautatuak da liburu honen azpititulua. XVII, XVIII eta XIX. mendeetako testuak biltzen dira bertan. Lau euskalki, 142 testu, 69 idazle ageri dira ia berrehun orrialdetan barrena, Josu Pikabea irakasleak antolatuta. Irakurle arruntak irakur-zati atseginik aurkituko du bertan, eta euskalkiak landu nahi dituenak, berriz, izango du non aztertua. Umorezko testuak, dramatikoak, epikoak, ipuinak Antzerkia, poesia eta hitz-lauko testuak.
Josu Pikabea
1958an Donostian jaiotako filologoa.
1982tik Institutuko irakaslea. F. Laphitzen Bi saindu heskualdunen bizia (Asociación de Editores Vascos, 1986) lanaren edizioa prestatu zuen. 1993an bere doktore-tesia argitaratu zuen, Lapurtera idatzia (XVII-XIX), Lapurdiko euskalkiaren bilakaerari buruzkoa. Bilakaera baten urratsak (Euskal Herriko Unibertsitatea-Kutxa, 1993). 1994an Euskara guztiok (Alberdania) argitaratu zuen, XX. mendea baino lehenagoko euskalki guztietan idatzitako testuen sorta.
Beste liburuak Alberdanian