- Liburuaren hizkuntza: Euskara
- Bilduma: Saiakera
- Zenbakia bilduman: 79
- Formatua: 205 x 140 mm
- Orrialdeak: 116
- Azala: Azal biguna
- Eskuragarritasuna: Eskuragarri
- Paperezko argitalpen-data: 23/08/2024
- Paperezko ISBN: 978-84-9868-888-7
- Ebookeko ISBN: 978-84-9868-889-4
Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da
Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da lirismo haundiko liburu autobiografikoarekin datorkigu Hasier Larretxea, non testu bakoitza bere joan-etorri eta begiradaren leiho ireki bat den.
Bertan, afektibitatea, identitate personala eta homosexualitatea dira liburuaren ardatzak. Gai horiek ikusmira desberdinetatik jorratzen ditu idazleak: haurtzaroko eta landa eremuko bakardade eta erreferente gabezietatik nerabezaroko bilaketetara iragaiten da, tartean, gogoeta eta gertakari pertsonalak tartekatuz. Aitari (eta kasu honetan egurketaria eta herri kirolaria den gizona) eskainitako zenbait testu hunkigarri aipagarriak dira.
Liburua garatzen den ahala, eta idazlearen esperientziek hirira daramaten heinean, bertako bizitzaren inguruko esperientziek pisu haundiagoa hartzen dute, landa eremuarekiko duen erlazioaren, loditasunaren, identitateen, gentrifikazioaren, LGTBI kolektiboaren kontraesanen, heldutzearen, bikote erlazioaren eta maitasunaren, estres eta antsietatearen edota literaturari buruz hausnarketen dietario baterantz hurbiltzeraino zenbait unetan.
Ebooka
9,99 €
Hasier Larretxea
Hasier Larretxea Arraiozen, Baztango haranean 1982an sortu zen. Aspaldi Madrilen bizi da. Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022) Juan Angel Perotxenaren ilustrazioekin, Otro cielo (Espasa, 2022), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021), Quién diría, qué (Pre-Textos, 2019), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), De un nuevo paisaje (Stendhal Books, 2016), Niebla fronteriza (El Gaviero Ediciones, 2015; Harpo Libros-ek berrargitaratua 2018an), Atakak (Alberdania, 2001) eta bere gaztelaniazko itzulpena Barreras (La Garúa, 2013) eta Azken bala/La última bala (Point de Lunettes, 2008) poesia liburuak argitaratu ditu.
Zuri Negrín-en ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin osatutako El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) eta Larremotzetik (Erein, 2014) narrazio liburuek osatzen dute bere obra.
Guraso eta senarrarekin batera Itzulerako bideak/Caminos de retorno emanaldi performatiboa literatur jaialdi eta antzoki desberdinetara eraman du, non herri-kirolek, herriko elementuek eta doinu elektroniko minimalistek bere poemekin batera uztarketa esentzial bat osatzen duten.
Beste liburuak Alberdanian