- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Saiakera
- Nº de la colección: 86
- Formato: 205 x 140 mm
- Páginas: 358
- Encuadernación: Bolsillo tapa blanda
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 02/09/2026
- Fecha de publicación en digital: 02/09/2026
- ISBN papel: 978-84-9868-968-6
- ISBN digital: 978-84-9868-969-3
Izan zitekeena
Herri Batasuna eta espainiar trantsizioa
Memoria eta errelatoa bezalako hitzak ahoz aho dabiltzan garaiotan, ohikoak dira historiaren interpretazio autolegitimatzaileak, iragana interpretatzen dutenak orainaldiko arrazoia atzera proiektatuz, zertan asmatu zen eta zertan ez argi utziz. Gorka Etxebarriak bestelako begirada batez berrikusten du Herri Batasunaren historia: sententziarik emateko asmorik gabe, une bakoitzean jokoan zeuden indarrak eta tentsioak xehe aletuz, izan zitezkeen —baina izan ez ziren— beste historiak ere izendatuz.
1978koa da koalizioaren sorrera-unea, baina egilea atzera-aurrera dabil etengabe, une haren erro historikoak ahalik eta konplexutasun handienaz harilkatu nahian: 60ko hamarkada itzultzen da zenbaitetan, frankismo hasieraraino ere bai noiz edo noiz, ostera ere 70-80ko hamarkadara etortzeko. Joan-etorri horretan, hainbat galdera plazaratzen ditu: zein korronte ideologikok eragin zuen Herri Batasunaren sorreran? Nola interpretatu zituzten Franco hil osteko baldintza historikoak? Zer esan nahi zuen Euskal Herri Langileak, eta nola eraiki zen subjektu hori? Zer harreman izan zuen koalizioak tradizio antifrankistarekin, langile-mugimenduko eta auzo-elkarteetako kultura asanblearioarekin, euskalduntasun existentzialistarekin, edota kultur munduko mugimendu berriekin?
Nekez topa daiteke orriotan erantzun definitiborik. Liburuak, ezer egitekotan, irakurlea gonbidatzen du garai hari barrutik erreparatzera, orduko zentzu-markoak eta horizonteak ahal bezainbat disekzionatuz. Orriz orri, gertakari zehatzak eta protagonisten bizipenak txirikordatuz, kultura politiko baten askotariko dimentsioak zabaltzen dira, esplorazio-eremu batean nola. Eta eremu horretan historia etengabeko disputa da, garaian garaiko protagonistek beren ekinez eraikitzen duten hari hauskorra.
Liburu honetan barneratzen denak, proiektu politiko baten erroez gain, topatuko du hortik haragoko zerbait ere: Euskal Herriaren historia garaikideko aldi konplexu eta sutsu baten erradiografia sakona.
Ebook
11,99 €
Gorka Etxebarria Dueñas
Gorka Etxebarria Dueñas (Gasteiz, 1988)
Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Nazionalismoaren historia, espainiar trantsizioa eta zinemako estereotipo politikoak landu ditu. Sozialismoaren historia labur bat (Gite-Ipes, 2016) liburuaren egilea da.

