Baietz okerreko bidea aukeratu!

Sukaldaritzaren auziaz orain arte kanpokoek idatzi izan dute, oro har; eta idatzi izan dute iraganaz edo, gehienez ere, orainaz, baina zer gertatuko da gaurtik aurrera etorkizun ez hain urrunean? Era horretako libururik ez zegoen liburutegietan; ezta erdaraz ere, euskaraz hain gutxi.

Edorta Agirrek liburu honetan faseetan sailkatu du elikadura prozesua, eta, bertan oinarriturik, igarpen edo profeziarik gabe (potoloegia baita lantegi hori), ehun bat apustu bota dizkigu etorkizuneko gure elikadura-ohituren gainean. Euskaldun zaharren antzinako modura bota ere dizkigu apustuak, serio arraio. Asisko Urmenetak egin du, marrazkiz marrazki, apustu horien sekretariotza ez hain serioa.

Nolako etorkizuna espero dezakegu? Zer merezi dugu? Baserriarenak egin al du? Nolako profesionalak izango ditugu? Sareak soroan zabalduko al ditugu? Konponduko al da gure harrokeria? Nork sartuko digu ziria bihar-etzietan?

Baietz okerreko bidea aukeratu!

Zakarias Bixarguri ipuinen lurraldea konpontzen

Ipuinen Lurraldean nahaspila erabatekoa da nagusi. Txano Gorritxores otsoa oso modu arraroan portatzen ari da, errege igelak ez dio musurik eman nahi Loti Ederrari, eta Hanselek preso hartu du sorgina. Zer gertatu da? Zakariasek eta bere untxiak gogoz egin behar dute lan dena bere onera ekartzeko eta nahaspila konpontzeko. Gainera, zuhur jokatu behar dute erruduna aurkitzeko.

Zakarias Bixarguriren abentura zoragarria da hau, akatsez, gezurrez eta nahasbidez betea. Begietan makarrik ez daukatenentzat, arrastoei jarraitzeko nagiak ez direnentzat, bilatzaile asmotsu eta bizkorrentzat: 260 akats baino gehiago zure zain.

Familia osoak parte hartzeko moduko liburu entretenigarria.

El otoño de 1935 en Gipuzkoa

Este libro, El otoño de 1936 en Guipúzcoa. Los fusilamientos de Hernani, nace como consecuencia del proyecto Hernani 1936-2006, impulsado por el Ayuntamiento de Hernani en colaboración con la Consejería de Justicia del Gobierno Vasco y el Departamento de Derechos Humanos de la Diputación Foral de Gipuzkoa, y es fruto de la participación en él de la Universidad del País Vasco. El objetivo de dicho programa no era otro que intentar recuperar la memoria y dignidad de todas aquellas personas muertas a manos de los sublevados el 18 de julio de 1936 y sus órbitas afines, en el setenta aniversario del inicio de la guerra de 1936 y de los fusilamientos y enterramientos de unas doscientas personas en la localidad. Intentar recuperar la memoria y dignidad de todas aquellas personas olvidadas durante los 40 años de dictadura y recordadas intermitentemente en los últimos 30 de una democracia construida sobre la amnesia de lo ocurrido entonces, sobre el olvido de las personas que sufrieron y murieron a manos de, precisamente, los que derrocaron el espíritu democrático republicano. Era una deuda que era necesario saldar.

No ha sido la única realización. También se ha editado, en colaboración con EITB y la Sociedad de Ciencias Aranzadi, el documental Udazkena oraindik. Memoria de la Guerra Civil en Hernani, y el 8 de noviembre de 2006 se celebró a la entrada del cementerio de Hernani, uno de los tristemente emblemáticos lugares de la Guerra Civil en Euskal Herria, un acto institucional, con presencia de las más altas autoridades autonómicas, guipuzcoanas y hernaniarras, y al que acudieron gran número de familiares de los allí fusilados enterrados en el otoño de 1936, en homenaje a todos los muertos y desaparecidos por los franquistas en la guerra de 1936.

¡Por ellos!

Horrela egiten dute emakumeek amets

Ezezaguna helbide honetan eleberri arrakastatsuaren ondoren, freskotasunez eta sentiberatasunez, herabe ere hala nahi bada, aurkezten digu Kressman Taylorrek lau emakumeren eta gizaseme baten erretratua. Horietako bakoitza gizakien arteko harremanen ankerkeriaren aurrean aurkezten zaigu, maitasun erakustaldi urrien aurrean gatazkan. Bizi dituzten sentimenduen araztasuna dute kontsolamendu bakarra: maite duen gizona nola ihes egin dion ikusi du Harrietek, garretan eta zeloetan galduta; bere oroitzapenetarako baizik ez da bizi Anderea, baina une batez aldamenean bizi den neska gazte urrikariarekin bere kimerak partekatzeko itxaropena laztandu du; gazte-gaztea da Anna, aurreneko maitearen ezin ulertuen eta ezaxoalren mina bizi duena; Ellie Pearl, eta Ruppe Gittle, bizitzari naloabaiteko zentzua agian topatu diona… Bilduma ezin ederragoa esakintzen digute kontakizun orain arte ez oso ezagun hauek.

Joan zaretenean

Organizazio armatu bateko kide bat, atentatu bortitz batean parte hartu eta gero, haurtzaroko adiskide baten etxera doa, gau baterako aterpe eske. Barrura egin, eta harekin batera iragan atzendua sartzen zaio adiskideari zirimola batean. Batere tremendismorik gabe, prosa sotil eta xumez jartzen gaitu Jokin Muñozek euskal gizartearen ispiluaren aurrean. Ispiluaren markoa gizarte horrek bizi duen egoera gatazkatsua, bortxa girokoa bada ere, ispiluan islatzen dena gizabanakoa da, bere arazo eta itomenekin. Adiskidetasuna, maitasuna, edo bi sentimendu horiek adierazteko ezintasuna dabil eleberrian barrena, mamu bat balitz bezala. Muñozek bere belaunaldia, hogeita hamar / berrogei urte bitartean dabilen jende multzoaren erradiografia bat atera nahi izan du, eta zinez lortu duela esan behar da.

Zozoak beleari

Ez da batere ohikoa bertsolaritzaren gaia barne-ikuspegi batetik tratatzea. Kanpotik saiakera asko egin dira, baina barne-ikuspegia falta zitzaigun. Liburu honetan ikuspegi hori agertzen da. Bi bertsolari ditugu, gaur-gaurkoak, punta-puntakoak buruz buru gutunizketan. Bertsolaritzaz eta bertsolaritza ez denaz mintzo dira. Eta, gainera, era atsegin, sakon eta ezin gehiago gozagarri batean.Andoni eta Jonen arteko gutunizketa hau irakurrita, beraien jokabideak hobeto uler daitezkeelakoan gaude. Zenbaitetan kontrajarriak badirudite ere, bertsolaritzarekiko jarrera berberak, euskalgintzarekiko kezka berberak, herrigintzarekiko konpromezu berberak eragindako jokabideak dira batarena zein bestearena. Jarrera, kezka eta konpromezu horien azalpena da liburu ezohiko hau.

Euskara batuaren ajeak

Euskara Batuak ia hogeita hamar urte bete ditu, Arantzazun, bere kasa oinez hasi zenetik. Garai hartan erabaki ausartak hartu ziren, lau literatura euskalkiak batzeko ahaleginetan. Hogeita hamar urte pasatu eta gero, praktikan bi euskalki aurkitzen ditugu, ez lau: Iparraldekoa eta Hegoaldekoa; bata frantsesak mende samarrean hartua, eta bestea espainolak erabat higatua. Berandu baino lehen, beharrezkoa zen lemari kolpe zuzentzaile bat eragitea. Horretara dator Euskara Batuaren ajeak izeneko liburua.

Lizardi eta erotismoa

Lizardiren olertian agertzen den maitasuna oso lotua datorkigu urtaroei, hots, bizitzaren zikloari. Eternitatean sinisteak maitasunak espirituala izan behar duela derrigortu egiten du. Denbora ez da amaitzen, ez da orduan maitasun ironikorik, soilik gozamen hutsalera bideratutako mementuko maitasunik, haragiaren desira asetzea besterik nahi ez duen erlaziorik. Erotismoa, Lizardirengan, estilizatua da, analogikoa. Maitasunak eta plazer sexualak badute tokirik, hala ere, maitaleen arteko harremanek unibertsoaren harmoniaren analogiarekin bat egin behar dute. Aipatu beharrekoa da Lizardiren olertia aztertzeko autoreek aukeratu duten ikuspuntuaren originaltasuna. Hala ere, ikuspuntu horren azterketak ez ditu itsutu, Lizardiren olertia osotasunean hartu baitute. Lizardiri buruzko liburu honek aurretik atera direnen osagarri izan nahi du.

Argia sortzen den izartegia

Liburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu argiaren bila, batzuetan, bere buruaren bila edo maite duenaren bila, besteetan. Hiru zatitan banatzen da liburua. Lehen zatia: “Ate zuriak eta zilarra”. Heriotzaz eta bizitzaz mintzo da poeta, argiaren mantsotasun edo lasaitasun pean egindako poema hauetan. Bigarren zatia: “Hemisferioak”. Argitasun fisikoa eta geografikoa da, Patagoniako eta Txile aldeko argiak liluratuta idatzitakoak. Eta hirugarren zatia: “Ezpainetako ispiluak”. Amodioaz mintzo da Madariaga. Zati honetan argia ez da zuzena, islak eta distirak dira nagusi. Hiruretan doinu bera antzematen da: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Izan ere, naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala.

Hondarribiko eta irungo euskara

Hondarribiko eta Irungo hizkerak dialektologi alderditik aztertzea da liburu honen helburu nagusia: hizkuntz ezaugarri eta arau nagusien bilduma egin, eta zein ezaugarritan diren berdinak eta zeinetan ez agertzea. Era berean, hizkerok euskalkien sailkapenean duten kokaguneari buruzko argibideak ematea. Grabazio egokiak CDan jaso eta Loidi corpusa nahiz itsas lexikoaren inguruko galdeketa labur baten emaitzak eskaintzea da bigarren helburua, arlo honetako eta beste ikerketa-eremuetako ikertzaileek esku erara izateko, eta batez ere gure bailarako hizkerak hobeto ezagutu eta aintzat eman nahi dituztenek lanabes gehiago izateko.