» Herman Melville (NewYork, 1819 – NewYork, 1891). Hogeita bat urte zituela baleontzi batean marinel sartu eta hegoaldeko itsasoetan ia lau urtez ibili ondoren, 1846an idatzi zuen bere lehen eleberria:Typee, eta urte bat geroago Omoo. Arrakasta berehalakoa izan zen, baina iraupen gutxikoa. Mardi (1849) eta Redburn (1849) eleberriek harrera txarra izan zuten, kritikoen nahiz irakurleen […]
Anton Garikano (Tolosa, Gipuzkoa, 1967) irakasle eta itzultzailea da. Hizkuntzalaria da ikasketaz. Euskal Filologia ikasten hasi zen Donostian, baina Ingeles Filologia hautatu zuen gero.
Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a – Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.
Andolin Eguzkitza Bilbao (Santurtzi, Bizkaia, 1953ko abenduaren 6a- Bilbo, 2004ko martxoaren 24a) idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea eta Euskaltzaindiko kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa.
(Danzig, gaur egun Gdansk, Polonia, 1927 – Lübeck, 2015) Idazle alemaniar honen narrazio lanak bere herrialdearen historiaz eta norbanakoak nagusi diren ideologien menpe egoteaz gogoeta zorrotza egin zuen. 1999an Literaturako Nobel Saria jaso zuen «historiaren aurpegi ahaztua deskubritzeko eta birsortzeko moduagatik».
Emilio Salgari (Verona, 1862 Turin, 1911). Verne, Sue eta Dumas idazleen ereduei jarraituz, gazteentzako 150 ipuin eta 80 kontakizun inguru idatzi zituen, gehienak abenturetan oinarrituak. Bere liburu batzuek arrakasta handia lortu bazuten ere, arazo ekonomiko eta familiar ugari izan zituen eta bere buruaz beste egin zuen.
TXEMA GARCIA-VIANA «Kartxi» (Donostia, 1963). 1984an argitaratu zuen bere lehen liburua: Ihesi izeneko poema-bilduma (Susa). Gaur argitaratzen dugun Triangelu hautsia lehen narrazio-liburua du. Eleberri honek Tolosako Udalak antolatzen duen Antonio Maria Labaien saria jaso du.
Jasone Osoro Igartua (Elgoibar, 1971). Informazio Zientzietan lizentziaduna, kazetari lanetan aritu izan da hainbat urtez. Bere azken proiektua ETB1eko Go!azen telesailean oinarritutako liburu bilduma da: Iritsi gara!, Eiderren egunerokoa eta Maddiren amona influencerra.
Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen eleberriarekin, «Egun guztiak ez dira berdin» (2001, Elkar), Igartza Saria irabazi zuen. Narratibaren arloan beti, haur eta helduentzako literaturako lan ugari argitaratu ditu. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean. Bakarka, beste hiru eleberri argitaratu ditu: «Udazkeneko lorea» (2012, Elkar), «Eman amore» […]
Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974ko urriaren 7a) euskal idazle eta gidoilaria. Bere lehen lanak poesiaren arloan egin zituen, «Katiluaren ipurdia» (1999, Alberdania), baina bere anaia Xabierrekin batera narrazio lan ugari argitaratu ditu, haur eta helduentzako literaturakoak. Komiki-gidoietan ere aritzen da, anaiarekin tandemean. Bakarka, beste hiru poesia liburu argitaratu ditu: «Bizikleta bat egiten dut zure […]