Irene Solà

Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta Literatura, Zinema eta Ikus-Kulturako Masterra du Sussexeko Unibertsitatean. Amadeu Oller Saria jaso zuen Bèstia poema-liburuaz (Galerada, 2012), eta ingelesez eta italieraz argitaratu da. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (ALBERDANIA, 2020) eleberriak zenbait sari jaso ditu, besteak beste Anagrama Eleberri saria eta Europar […]

Inazio Mujika Iraola

Inazio Mujika Iraola Donostian jaio zen 1963an. Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. 1987an Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. 1991n Linkon kontakizun laburra, gazte sail batean; eta 1994an Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); 1995ean, hiru ipuin bildu zituen Matriuska izeneko liburuxkan; 1997an, Joxean Muñozekin elkarlanean Urgulleko arima herratua kontakizuna argitaratu […]

Iñaki Segurola

IÑAKI SEGUROLA AMUTXASTEGI (Azpeitia, 1962-2022). Filologoa eta hiztegigilea: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa. Bere beste liburu batzuk: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (ALBERDANIA, 2005), Nere gorringotik (ALBERDANIA, 2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (ALBERDANIA, 2012), Sed quia sua (Erein, 2020), Koiteretzia (ALBERDANIA, 2021).

Hiner Saleem

HINER SALEEM zinegile eta idazle kurduak bere haurtzaroa kontatzen du liburu honetan. Eta bere haurtzaroa kontatzeko, beretarren –bere familia hurbilaren eta kurduen– historia kontatu behar digu, Saddam Hussein aginpidera iritsi aurretxoan hasita, harik eta, 17 urte zituela, Iraketik ihes egin behar izan zuen arte. Ihes egin eta gero, zinemagile lanak egin ditu. Vodka Lemon filmak […]

Nelly Arcan

Nelly Arcan (Quebec,1973 – Montreal (2009). Literatura ikasi zuen eta escort gisa lan egitea erabaki zuen unibertsitatea ordaintzeko. Esperientzia horren ondorioz sortu zen bere lehen eleberria, Puta (2001), hasiera batean bere psikoanalistarentzako testu gisa sortua. Liburuak berehalako arrakasta lortu zuen, eta Medicis eta Femina sarietarako izendatu zuten. Hiru urte geroago, Arcanek Folle argitaratu zuen, eta […]

Miel A. Elustondo

Miel Anjel Elustondo Etxeberria (Azpeitia, 1958ko martxoaren 25a) gipuzkoar kazetaria, elkarrizketatzailea, argazkilaria eta idazlea da. Hamarkada batzuk eman ditu kazetaritzan eta hamaika elkarrizketa argitaratu ditu, Argia aldizkarian eta Berrian besteak beste. Elkarrizketa horietako protagonisten argazkien sinatzailea Zaldi Ero izaten da; Zaldi Ero Miel Anjel Elustondok bere argazkiak sinatzeko erabili ohi duen goitizena da.

Heather Morris

Zeelanda Berrian jaio zen, baina Melbournen bizi da gaur egun, eta bertan lan egiten du ospitale publiko handi batean. 2003an aurkeztu zioten agure bat, “kontatzeko moduko historia bat izan zezakeena”. Horrela ezagutu zuen Lale Sokolov, Auschwitzeko tatuatzailea eleberriaren muinean dagoen benetako historiaren protagonista, Lalek infernu hartan ezagutu eta bizi osorako bikotekide izan zuen Gidarekin batera.

Klara Mendizabal

1985ean Donostian jaio zen Donostian. Euskal Herriko unibertsitatean Psicologían lizentziatua. Erdi mailako ikasletak Ainhoa Merceroren gidaritzapean Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan eta goi mailakoak musikenen amaitu zituen. Musikenen antzerki eta eszena liriko eskolak jaso zituen Agustin Arrazolaren eta Marina Bollainen eskutik.

Natalia Ginzburg

NATALIA GINZBURG (Palermo, 1916 – Erroma, 1991). Heziketa katolikoa jasotako ama izan zuen, eta aita, berriz, familia judu batekoa, unibertsitateko irakaslea. Nataliak, hala ere, heziketa laikoa jaso zuen. Leone Ginzburg intelektual antifaxistarekin ezkondu zen, eta biek parte hartu zuten Einaudi argitaletxearen sorreran. Italiako literaturak eman duen ahots bakanetakoa da. Euskaraz, hiru idazlan argitaratu dizkio Igela […]