Zinta gorria

Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Olympiak erronka berri bati ekin behar dio: nazioarteko txapelketa batean parte hartuko du lehenengo aldiz, non eta… Errusian! Ilusioz gainezka dago, baina zalantzaz beterik ere bai… Gainera, Clarak, bere taldekideak, ez dio hitz egiten. Eskerrak Adriani eta Mariori, gimnasia artistikoko mutilei. Horiekin abentura bat edo beste biziko du, eta sentimendu berriak loratuko zaizkio bihotzean.

Chillida et moi

Ainhoa, una simpática niña, nos guía en un divertido paseo a todo color y en gran formato a través de la vida y obra del mundialmente famoso escultor Eduardo Chillida. Conoceremos así sus primeros pasos en el arte, la amplitud de sus múltiples inquietudes estéticas y, cómo no, sus principales obras y los lugares donde éstas se hallan emplazadas. Una vez finalizado el interesante recorrido, Ainhoa brindará a los niños y niñas que se han asomado a este bello álbum la oportunidad de sumergirse en la obra de Chillida a través de trece juegos que recuperan y reciclan como divertimento interactivo la información facilitada durante el paseo precedente, ayudándoles así a fijar los conocimientos adquiridos. Como colofón, el álbum incluye, a modo de catálogo, las especificaciones técnicas y de ubicación de las 24 obras que Ainhoa nos ha mostrado.

Ihesaldia

Heffleytarrek, hotzetik eta Gabonetako tirabiretatik aldendu nahian, ihesaldi bat egiten dute uharte tropikal batera, ongi merezitako atsedenaldi baten bila. Ziur daude ikaragarri ongi etorriko zaiela egun batzuk ametsezko paraje batean pasatzea!

Baina luze gabe jakingo dute Heffleytarrek paradisuaren kontu hori ez zela hainbes-terako… Eguzki kolpeak, indigestioak eta era guztietako zomorroen ziztak direla-eta, pikutara joatekotan da familiaren txangoa. Onik amaituko ote dute oporraldia, edo erabateko porrota izango da, azkenean, ihesaldia?

Noiz arte arrazoi

Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da.
Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu…
Beti irakurlearen bidaide.
Koldobika Jauregiren ilustrazioekin

Minotauro

Aspaldiko mendeetako Euskal Herrian aita pedofilo intzestu egileari gertatua harilkatzen du eleberri honetan Peillenek. Erdi elezahar hori oraingo leinu bati egozten dio, eta, horregatik, Hego Amerikako herri batean, asmatu toki izenekin, kokatzen du kontakizuna, nahiz horrelakoak mundu osoan gertatzen diren eta mundu osoko literatur tradizioak jasotzen dituen.
Horrenbestez, hamaika urteko neska baten bortxaketa jartzen zaio irakurleari begien aurrean, baina, bereziki, eraso lazgarriaren ondoren neskatoak bere burua berreraikitzeko ibili beharko duen bide malkarra, eta bide horretan bi neska lagunen adiskidantzak izango duen garrantzia.
Eleberri moral bat josi du Peillenek, gizon batentzat batere eroso ez diren lehengaiak erabiliz, eta begien bistan jarriz gizonek desegite/berreraikitze dialektika horretatik atera ditzaketen ikaspideak.

Gilles de Rais

Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa.
Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde.
Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion.
Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.

Sano erradikal

Aldarria, Isa Diezen eskutik, artegintzaren bideetan barrena dabil urrats sendoez; batzuetan bizipozez gainezka, haserre beste hainbatetan, saminez bezala itxaropenez, ironiaz beste samurtasunez.
Emakumezkotasuna erabatekotasunez bizitzeko aukera egin duen poeta baten kantua dario ibilbideari. Kantu amultsua aireratuz inoiz, garrasi sarkor ere bihurtzen dakien kantu errebeldea, erradikala, sanoa, egiatia. Ezinbestekoa.
Mundu hobe eta justuago bat baletor –halakorik ekartzeko gauza izango bagina–, kantu hori ezpainetan ekarriko duen mundua izango baita.
Edo ez da izango.

Maleta egitera

Markelek eta Maiderrek oso gustuko dute bidaiatzea. Liburuekin urrutira joaten dira…

Gau Lana

Euskal Herria lurralde txikia izanik, geografikoki eta ekonomikoki guztiz estrategikoa izan da. Horregatik, sarritan gertatu da banaturik mugak ezarrita. Jada, erromatarrek beren Inperioaren garaian, administratiboki bi eremutan banatu zuten Euskal Herria. 1659an sinatu zen Pirinioetako Bakea eta orduan ezarri zen, besteak beste, Espainia eta Frantzia arteko muga geografikoa.
Bestalde, dirua lortzeko, agintariek beti jarri izan dizkiote zergak merkataritzari. Hala, esate baterako, XIII. mendean zehar Nafarroatik atzerrirantz ateratzen ziren produktuak Tolosa-Donostia-Baiona edo Belate-Bidasoa-Hondarribia bideari ekiten zioten. Bide horietan aduanak zeuden, eta zergak ordaindu behar izaten ziren bertatik pasatzen zen merkataritza legala izango bazen.
Mendez mende gainditu izan dira, ordea, muga horiek aduanak saihestuz Euskal Herrian. Debekatuta zeuden produktuak alde batetik bestera pasaz edota zergak ordaindu gabe, euskaldunentzat kontrabandoa errekurtso ekonomikoa bihurtu zen. Kontrabandoaren fenomenoa oso zabaldua egon da Euskal Herrian eta fenomeno horren inguruan era askotako egoerak sortu dira, gizon-emakume askoren parte hartzearekin. Rosa Arburuak bi zati nagusi osatu ditu. Lehenean, alderdi historikoa ikertu du; bigarrenean, protagonisten lekukotasunak bilduz abentura humanoaren erreportaje literarioa osatu du.