Hizkuntza atzerritar batetik euskarara itzuliz usu begiak egiten dute lan itzultzaileek, hizkuntza biziberrituz gai eta aire orotarikoez, sorkuntza aberastuz, euskarak inoiz imajinatu ez dituen egoerak eta munduak izendatuz, sistema literarioa indartuz.
Baina itzulpenik gabe, beste hizkuntza bat dugu, ez euskara, literatura unibertsalaren munduan ibiltzeko bidaide. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik hartzen ditugu literatura unibertsalaren testuak eta erreferentzia historikoak, beste hizkuntza batean bilatzen ditugu berrikuntzak ere. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik jasotzen ditugu munduak munduaz esandakoak, beste hizkuntza batean asetzen dugu gure egarri kultural noranahikoaren guztiz gehiena.
Argi dago, ezinago argi: itzulpen faltak ondorio latzak dakarzkio euskal sistema literariori eta euskarari.
Gurasoek haurrek beste gozatuko duten liburu honetan, askotarikoak dira piezak, askotarikoak diren bezala lumak eta erregistroak. Liluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara
Bidaia etengabea proposatzen dio LO POTOLO liburuak irakurtzen duenari eta entzuten duenari.
Gelaren argiantzean, eguneroko afanak itzaltzearekin batera mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten denean, lehen-lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, marrazki fin jostarinen laguntza ezin hobearekin.
Baina ez bakarrik lotarako, edozein une da egoki eta aproposa haurrekin lehen irakurketaren gozamenean murgiltzeko, elkarrekin eta elkarri kontatuz letra eta marrazkiz osatutako historiak. Inork galtzerik ez duen bizipena baita edertasunarena.
Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita,
pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula
ez fl neur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen
arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergatiak eta eraginak
ulertu, azaldu eta barneratzea helburu.
Eta zergatik ez? aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan eta historian
zehar noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeria, bidegabekeria, sasiargudiatzea
agerian jarriz.
Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten
berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan
zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia
Hortik sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak
baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari
dagokionez ere.
Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio
saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere.
Embarazo Game, avalado por la exitosa productora Paquetemetes Entertainment, es un apasionante juego de rol con recompensa, en el que una mujer tiene que enfrentarse a miedos ancestrales, superar un sinf n de pruebas, arriesgar el f sico y someter a dura prueba su relaci n sentimental, todo eso sin perder la sonrisa y, a ser posible, la salud mental.
El juego se desarrolla en nueve pantallas m s la pantalla final, donde la aventura llega a su m ximo esplendor. El nivel de dificultad va en aumento. No se puede pasar de pantalla sin haber superado las pruebas de la pantalla anterior.
La recompensa final es bastante carnal, de 2,5 kg en adelante para ser exactos. UNA DIVERTIDA COMBINACI N DE COMEDIA, TERROR, ACCIóN Y AVENTURA!!!
Embarazo Game, avalado por la exitosa productora Paquetemetes Entertainment, es un apasionante juego de rol con recompensa, en el que una mujer tiene que enfrentarse a miedos ancestrales, superar un sinf n de pruebas, arriesgar el f sico y someter a dura prueba su relaci n sentimental, todo eso sin perder la sonrisa y, a ser posible, la salud mental.
El juego se desarrolla en nueve pantallas m s la pantalla final, donde la aventura llega a su m ximo esplendor. El nivel de dificultad va en aumento. No se puede pasar de pantalla sin haber superado las pruebas de la pantalla anterior.
La recompensa final es bastante carnal, de 2,5 kg en adelante para ser exactos. UNA DIVERTIDA COMBINACI N DE COMEDIA, TERROR, ACCIóN Y AVENTURA!!!
Zuhara lekuz kanpo sentitu izan da beti. Ingurukoekin asmatu ezinik, ezberdina, arraroa sentitzen da. Besteen aldean hutsala eta aspergarria. Bere urrezko adatsekin eta ozeanoaren koloreko begiekin, munduan galdua.
Bat-batean, azaleko alergia batek zabalduko du familiako sekretuen kutxa. Bizitza hankaz gora jarriko diona. Ustekabean, amak bizitza berri baten aurrean jarriko du Zuhara.
Itsas azpian bilatu beharko ote du bere iparra?
Bigarren aukera izango du neskatoak. Bere tokia bilatu beharko du jendarte erabat berri batean. Sortzen zaizkion egoera arrotzei aurre egin, eta bidean bere benetako nortasuna ezagutzen hasi. Ez du erronka makala. Baina garbi dauka ezin duela huts egin
Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu.
Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik.
Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.
Garai zaharrak, haiek bai onak. Ezta? Horixe darabil buruan Gerg Heffleyk, hiria bere borondatez deskonektatzear eta gailu elektronikorik gabeko gune bihurtzear den garaian. Gaurko bizimoduak hamaika abantaila ditu, ordea, eta Greg ez da garai zaharretako bizimodurako sortua. Giroa gero eta aztoratuago dago heffleytarrenean nahiz kanpoan
Onik aterako ote da Greg? Edo eskola zaharra latzegia da Gregen belaunaldiko batentzat?
Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.
Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino.
Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.
Katniss Everdeen, sutako neska, bizirik atera da sarraskitik, bere barrutia suntsitu badute ere. Galek ihes egin du, eta Katnissen familia ere bizirik dago. Peeta Kapitolioaren eskuetan geratu da harrapatuta. Hamahirugarren Barrutia egiaz existitzen da, eta badira errebeldeak, badira buruzagi berriak. Iraultza abian da.
Lehendik erabakia zegoen Mende Laurdeneko Morrontza krudelean Katniss esparrutik erreskatatu behar zela, eta lehendik erabakia zegoen Katniss iraultzaren parte izango zela, berak ezer jakin gabe ere. Hamahirugarren Barrutia, itzalen artetik aterata, Kapitolio eraisteko asmotan da. Dirudienez, denek, esku hartu dute arduraz antolatutako plan hauetan; denek, Katniss izan ezik.
Matxinadaren arrakasta Katnissen borondatearen mende dago, Katnissek txotxongilo bat izatea onartzen badu izango du matxinadak arrakasta, ezin konta ahala bizitzaren erantzukizuna hartzen badu, eta Panemen etorkizuna aldatzen badu. Horretarako, baztertu egin behar ditu bere amorru- eta mesfidantza-sentimenduak. Errebeldeen Eskinoso Isekaria bihurtu behar du, eta kostu pertsonalak ez du batere inportik.