Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak

Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak… Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Sola` bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.

Birjinak

Liburu honek Némirovskyren hamabi kontakizun argitaragabe edo aurkiezin biltzen ditu. Horietako zazpi Okupazio garaian idatziak dira. Satirarena da bere idazteko artea, mingostasunez eta kezkaz tindatuta badator ere. Jadanik esaneko ez den patuak eraitsitako emakumeak ageri dira, beren garaipenez indarrez gabetutako gizonezkoak, joandako denboren nostalgian hondoratutako amak, herentziaren madarikazioak oinazeturiko seme-alabak… Némirovskyren ironiak hondamendia eragiten du kontakizun hauetan, denboraz aurretik ohartarazten gaitu hondamendiaz. Autorearen talentuaren labur bilduma dago liburu honetan.

Kutsidazu bidea, Ixabel

Umorea da eleberri honen ardatza. Umorea literatur tratamendu egokiz egina, estilo arinez, generoaren arauekiko berritzaile, eta beste berezitasun garrantzitsu batekin: arrakasta. Giharren bat ukitu izango du liburu honek euskaldun berri edo zaharberrituen gorputzean, nork bere burua identifikatua sentitzeraino pasarteren batean edo bestean. Izan ere euskal belaunaldi baten ispilu konplexurik gabea da Kutsidazu bidea, Ixabel.

Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria

Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena.
Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin.
Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.

Argibide-liburua.

Ume jaio berria “maneiatzeko” jarraibideak aitzakia hartuta, umorea erabiltzen da liburuan, gurasoak trantzetik onik ateratzen laguntzeko.
• UMOREA: irribarretik algarara.
• IRONIA: askotan errealitatea ulertzeko biderik laburrena delako.
• BIZIPOZA: haurra horren hornitzaile nagusia baita.
• OHAR PRAKTIKOAK: beti datozelako ongi…
GURASOENTZAKO OPARI EDER BEZAIN BALIAGARRIA!!!

Iribar. La alargada sombra del Txopo

Hasta ahora han sido otros los que han hablado de Iribar. Quizá su carrera deportiva sea bien conocida para muchos, pero siempre ha sido relatada desde fuera. Iribar no es muy dado a manifestar sus emociones. Pero no ha querido desperdiciar esta oportunidad de contar desde su propio punto de vista sus sentimientos, peripecias, decisiones, actuaciones y errores. Es imposible resumir en un libro cerca de ochenta años de vida, pero se ha propuesto dar cuenta de los hitos más relevantes de su trayectoria vital. Por desgracia, el tiempo se ha llevado consigo algunos recuerdos. Por fortuna, ha contado con la ayuda precisa para recuperar lo olvidado. Este libro quiere ser un reflejo fiel de lo que Iribar fue y es. Una crónica tan interesante como grata y amena para el lector.

Lilurabera

Zortzi narrazio hauetan mugitzen diren pertsonaiak bezain protagonista dira haietan ageri diren egoera eta bizimoduak. Eguneroko bizitzan ez hondoratzeko lilura helduleku bakarra duten pertsonaiak, edota behinola lilurak baldintzatuta-ko bizimoduak daramatzatenak. Irakurleak etengabean sentituko dituen taupadak bihotz narratibo indartsu batetik datoz: zentzumen eta jakin-minaren gose-egarria bizimodu bilakatzen da liburu honetako zazpi ipuinetan eta kolofoi lana egiten duen «bizi kondaira literario-musikal»ean.
Pertsonaia guztiak dira pop kulturaren alabak; haientzat, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika ez dira atsegin handiagoz edo txikiagoz dastatzen den zerbait. Bizitzeko era bat dira. Munduan egoteko eta mundua ulertzeko modu bat. Arteak eta bilaketa estetiko suharrak zorroztutako zentzumenek bizi dituzte ipuinotako pertsonaiak, eta gainera horri esker egiten dute baldintza makurrenetan ere aurrera.
Alabari aita nor duen konfesatu behar dion kazetaria, nerabezaroko adiskidearen eraginaz ohartzen den argazkilaria, kultur kudeatzaile bihurtutako iraganeko artista, etxerik gabe geratu den diseinatzaile ohia, pop-ari buruzko tesia aurkeztera doan doktoregaia eta gainerakoak biltzen dituen Yurre Ugarteren ahotsak irakurlea guztiz inplikatuko du, luzarorako.

Aldaketa

«Aita, gauzak aldatzen ari dira!» esaten dio, urduri eta izututa, hartz txikiak aitari.
Bere mundu zuria aldatzen ari da, eta ez onerako… Zergatik? Ezin ote dugu ulertu planeta gure
etxea dela eta bertan bizi garenon esku dagoela hura zaintzea?
Hartz txikiak, behintzat, ongi asko daki hori…

Así nació la Televisión del Pais Vasco

Tras la proclamación del Estatuto de Gernika (1979), las instituciones vascas retomaban su andadura, dramáticamente interrumpida por el golpe de Estado protagonizado, entre otros, por el general Franco, al que siguió una cruel y cruenta guerra civil y una dictadura de 40 años.
Sabido es que los medios de comunicación de masas constituyen uno de los ejes vertebradores más poderosos de las sociedades modernas, y, obviamente, urgía desarrollar en Euskadi iniciativas positivas en ese ámbito. Por una parte, porque no era concebible que el proceso de construcción de la nueva sociedad vasca democrática careciera de medios públicos de comunicación de última generación, y, por otra parte, porque resultaba obvio el papel decisivo que una cadena de televisión en euskera podía desempeñar en el proceso de normalización de la lengua propia del País Vasco, a todas luces inaplazable tras la larga noche franquista.
Quienes en aquella coyuntura regían, por mandato democrático, las instituciones vascas así lo entendieron desde el primer momento, y, con los comprensibles titubeos, dudas e incertidumbres, emprendieron con verdadero coraje cívico y político un camino que se reveló arduo y tortuoso, en el que hubo que sortear, equilibrando audacia y prudencia, todo tipo de escollos políticos, legales, económicos y técnicos.
Iñaki Agirregomoskorta, observador y actor de primera línea de este proceso, desgrana en este libro, de manera minuciosa y exhaustivamente documentada, las muy diversas peripecias que condujeron, finalmente, a la primera emisión de ETB, la cadena pública vasca de televisión en euskera, el 31 de diciembre de 1982.
La obra constituye, además de un documento historiográfico de primer nivel, la rigurosa crónica de un proceso sociopolítico de la mayor magnitud y, al mismo tiempo, el reconocimiento y homenaje público a que los impulsores y ejecutores de tan decisivo proyecto se hicieron acreedores por su clarividencia y sacrificado empeño.

Arimen maisua

Niza, 1920. Mediku gazte ospetsu batek, Dariok, onartu egiten du New York-eko emakume abenturazale gazte eta pertxenta bati sasian abortaraztea, bere emazte Klara eta bien haurra gainbeheratik salbatzearren. Horri esker egin ahal izango du aurrera odol greziar eta italiarreko gazte alderrai horrek, hiriko bezero aberaskumeen ezaxolakeriaren aurka. Nizan gisa horretan zenbait urte eman ondoren, egundoko ideia izango du Dariok bat-batean, patua bideratzen lagunduko diona: psikoanalisiaren teoria sortu berria halako sen makiabeliko batez baliaturik, halako berritsu bat bilakatuko da, “arimen maisu” bitxi bat, gizartean gora egingo duena, modu arriskutsu batez, horditurik bezala…
Nahiz eta aldizkari batean argitaratu zuen epeka, Suite françaiseren arrakastasren ondoren, 2005ean, errekuperatu den eleberria da Arimen maisua