- Idioma del libro: Euskera
- Colección: Ostiral
- Nº de la colección: 0
- Formato: 210 x 150 mm
- Páginas: 0
- Disponibilidad: Disponible
- Fecha de publicación en papel: 06/09/2024
- ISBN papel: 978-84-9868-862-7
- ISBN digital: 978-84-9868-863-4
Alizia Erokerien lurraldean
Ederki pasatuko duzu Alizia Erokerien Lurraldean irakurri bitartean! Eta, aldi berean, Poterbatzaren patuak kezkatuko zaitu, gure munduaren antz handia duenak.
Lurralde hori ez duzu mapa batean aurkituko. Ozeano Atlantikoaren erdian dagoen hautsez betetako uharte bat da. Bertako biztanleek baliabide natural guztiak agortu dituzte, buztinaren antzeko substantzia bat izan ezik, Pottington hiriburuaren azpian induskatzen dena. Hiria azpian dagoen zuloan eror ez dadin, gero eta handiagoa baita, zutabe gero eta gehiago behar dituzte, eta horretarako lur azpiko materiala behar dute. Den-dena material horrekin egina dago, baita zuhaitzak ere
Lur azpiko zuloak hazten jarraitzen duenez, zutabe gehiago behar dituzte, eta horiek eraikitzeko fabrikatzen dutena txikitu behar dute.
Alizia eta bere osaba, arazo ekonomikoetan aditua, uharte honetan daude. Poterbatza itsas mailatik gora mantentzeko kontratatzen dituzte…
Elkarrizketa burutsuak Hana Tintor ilustratzaileak irudiz hornitu ditu. Egileak modu dibertigarrian gogorarazten digu zapaltzen dugun lurra gero eta meheagoa dela…
Liburuak zenbait edizio izan ditu jada, eta hizkuntza ezberdinetan argitaratuda. Duela urte batzuk Cankar lehiaketarako hautatu zuten. Estatu Batuetan bertsio dramatizatu bat argitaratu zen, eta Austriako Theater im Keller-ek alemanezko itzulpen bat eszenaratu zuen.
Ebook
8,99 €
Evald Flisar & Hana Tintor & Gerardo Markuleta
EVALD FLISAR 1945eko otsailaren 13an jaio zen Gerlinci-n, Esloveniako ipar-ekialdean. Idazlea, antzerkigilea, saiogilea, editorea eta itzultzailea da. Literatura Konparatua ikasi zuen Ljubljanan, Ingeles Hizkuntza eta Literatura Londresen, eta Psikologia Australian. Bidaiaria izan da (98 herrialdetan ibili da orain arte), Sydneyko metroko gidaria, Londresen argitaratutako Zientziaren Entziklopedia-ren editorea (besteak beste), BBCrako kontakizun laburren eta irrati-lanen egilea, Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea (1995-2002) eta, 1998tik, Sodobnost Esloveniako literatur aldizkaririk zaharrenaren zuzendaria.
HANA TINTOR Zagreb-en jaio zen, 1992an. 2016an, Diseinu eta Komunikazio Bisualean graduatu zen. 2017an, Ilustrazio eta Literatur Arteen masterrean matrikulatu zen Cambridgeko Arte Eskolan, Erresuma Batuan, eta arrakastaz osatu zituen ikasketak urtebete geroago. Narrazioa eta animazioa lantzen aritu da: horren emaitza, haren lehen jatorrizko animaziozko filma da, More Thoughts (HAVC, 2019). Bere obra jostagarria, ausarta eta burutsua da, eta osagarri narratibo sendoa dauka, hausnarketarako eta irudimenerako lekua uzten duena.
GERARDO MARKULETA GUTIÉRREZ (1963). Oñatin jaioa eta aspaldi gasteiztartua. Unibertsitateikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen. Hispaniar eta Euskal filologietan lizentziaduna. Gaur egun literatura itzultzen dihardu. Euskarara ekarri ditu, adibidez, Julio Cortázar, Eduardo Galeano, Jean Echenoz, Françoise Sagan, Samuel Becket eta Michel Houellebecq. Eta gaztelaniaz eman ditu, besteak beste, Juan Luis Zabala, Karlos Linazasoro, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe.
Otros libros en Alberdania