Nerabe izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan. Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk: Institutuan hasi berria da, eta korridoreetan mutil txakil hazi gabeak nahasian dabiltza beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra egiten hasiekin.
Gizajo baten egunkarian, Jeff Kinney idazle eta marrazkigileak bere antiheroia aurkezten digu.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan: Ez pentsa ibiliko nazienik «Egunkari maitea, hau» eta «Egunkari maitea, beste hura».
Markelek 2 urte bete ditu. festa handi batekin ospatuko du, eta irakurleak berarekin kontatu ahal izango ditu opariak.
Si ser una niña adoptada en los años cincuenta no fue tarea fácil, ser madre de un niño que se sospecha robado es una de las más duras pruebas a que una mujer puede enfrentarse.
Sofía reúne en su persona ambas condiciones, lo cual ha hecho de su vida una búsqueda continua, acuciada por las angustiosas preguntas que acompañan a cada rastro, a cada duda, a cada certeza
Su tenacidad la ha llevado a los archivos, a los medios de comunicación, a los tribunales, pero, sobre todo, a descubrir la necesidad de unir sus fuerzas a las de otras madres en similar situación. Junto a ellas ha conocido el sentido de la solidaridad y de la lucha por esclarecer unos oscuros hechos que a todos nos interpelan.
Esta es su historia.
Praga inguruan emakume baten gorpua azaldu da: lepoa moztu diote, eta begiak atera. Ondorengo asteetan, tantaka, emakume gehiago agertu dira, eta bakoitzari gorputz atalen bat falta zaio. Praga iluneko kaleetan hiru ezezagun bildu dira hiltzailea harrapatzeko: Jan, ikerketaren arduraduna; Anna, liburu denda bateko jabea; eta Fran, bere burua nahigabe abenturan murgilduta ikusi duena. Baina ikerketa honetan ezer ez da dirudiena, eta dena gero eta misteriotsuagoa da, gero eta itogarriagoa, gero eta beldurgarriagoa
Bizitzaz eta arteaz ari da liburua: bizitza artea ez bada ez baita bizi, eta artea bizirik ez bada ez baita arte. Heriotzaz ari da liburua, hildakoez. Amodio hitz ergelaren azpian kokatu dugun mundu zabalaz ari da liburua. Azkenik, poesiak dituen forma ia infinituetan barna ibilbide bat proposatzen du liburuak.
Gero eta handiagoak dira estaturik gabeko nazioen bidean agertzen diren erronkak beren ezagutzaren eta egiaztatzearen bila. Nazio handiek kezka erakusten dute eta mesfidantza ez gutxitan; nazioarteko erakundeek, berriz, egonkortasuna bilatzen dute beste ezeren gainetik. Elkar aitortzea, ordea, nahitaezkoa da nazioen arteko harreman osasuntsuak eduki nahi badira. Garrantzitsua da nazio anitzez osatutako Estatuek urrats bat egin dezaten aurrera, egiaztatzearen bidean.
Gagnon-ek kultura federalaren kontzeptuan sakontzen du liburu honetan, hori baita haren ustez gizarte konplexuek behar duten zutabe nagusia elkarbizitzarako. Elkarrekikotasuna eta konfiantza oinarri dutela, etorkizun komuna nahi baldin badute, itunen bidezko federalismo horrek behar du aniztasunaren kudeatzaile arduratsua.
Jadanik baiezta dezakegu Estatu berrien hurrengo bolada ez dela etorriko inperioek edo zenbait inperialismo formek atzera egin dutelako, Estatu-nazioen sorkuntzako lehenbiziko boladen kasuan gertatu zen bezala; aitzitik, gaur egungo Estatu-nazioek nazio aniztasuna beren baitan egokitzeko gai izatearen edo ez izatearen mende egongo da hori. Kataluniaren, Eskoziaren eta Quebecen kasuak izan litezke hurrengo Estatu berriak, baldin beren mende dauzkaten gehiengodun nazioek serioski hartzen ez badituzte haien aitorpen eta egokitze eskabideak.
Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.
Andoni preso dago Kordobako espetxean. Gaur, beste hainbat gutunekin batera, ezezagunen batek bidalitako gutun luze bat jaso du. Emakume batek sinatuta dator. Gaur zortzi, gutuna idazten duen emakume horren alabak ihes egin du organizazio armatu batean militatzeko. Andreak luze kontatzen dio gutunean zehar organizazio horretan militatzen duen preso horri beraren eta alabaren arteko harremana, konpromiso politikoari konpromiso pertsonala aurrez aurre jarririk.
Hamalau urte bete berritan, Igorrek moto zahar bat erosten du bere sosekin, eta lagun mekanikari batekin berritzen. Bere motoarekin ibiliko da herrian zehar, eta giro arriskutsu batean sartuko da, bera baino zaharragoen artean, neska eder batek erakarrita. Bitartean, etxean arazoak dituzte; ama beste gizon batekin joana da, aita diruz larri dabil, arrebarekin ez da oso ondo konpontzen.