JANA BAUER & BOJANA DIMITROVSKY: JANA BAUER escritora de literatura juvenil nacida en 1975 en Liubliana, se licenció en dramaturgia en la Academia de Teatro, Radio, Cine y Televisión. Ha trabajado como redactora en la revista Sodobnost; durante varios años fue editora de ficción, y desde 2012 es redactora jefe. Su pasión son los proyectos […]
Berbelitz, liburuko itzultzaile protagonista, gaztetatik hasi zen beste hizkuntzetako obrak euskarara itzultzen, beste munduak, beste begiradak, beste kulturetako sentiberatasunak euskarara ekartzen. Jakin-gose, apunteak hartzeko ohitura du bere itzultzaile lanaz bezala bere bizitza xumeko gorabeherez ere. Baina, urteari urte, apunteak pilatzen joan zaizkio, karpetak eta karpetak bete ditu ikusi eta bizi izan duenari buruzko apunteekin, bere baitako hausnarketekin, etxetik kanpora eta kanpotik etxera egindako bidaia benetakoekin eta mentalekin.
Baina urtetako lanak merezi izan ote du, hainbeste paperen artean ba ote dago fundamentuzko ezer? Apunteak erre ez erre dagoela, lagun idazle bati eskaintzen dizkio karpetak, zernahi egin dezan bertako apunteekin. Idazleak, karpetetako materiala begiratu ostean, interesgarriena jaso, eta lagunaren obsesio nagusien hiztegi bat itzultzaile baten lanabes nagusia osatuko du Berbelitzen hainbat testurekin.
Fikzioaren eta saiakeraren arteko testu hibrido bat da emaitza; Berbelitz itzultzailearen bitxikeriak eta jenialtasunak aurkituko ditu irakurleak haren oroitzapenen eta eguneroko bizitzaren zabuan.
Haur txiki bati tximeleten irudi eta
marrazkiak gustatzen zaizkio, eta tximeleta
haur bihurtzeko laranja koloreko hego
ausartekin janzten da. Baina beste haur
batzuek ez dute janzkera hori ulertzen, eta
arbuiatzen dute tximeleta haurra.
Horrelakoetan, aita baten arnasa behar da
haurrak gogoko duenari leial eusteko,
tximeleta hegalez gozatzeko.
«Tximeleta haurra norbera izateak duen garrantziari buruzko testigantza bat da
eta adoretzen zaituzten gurasoak izatearen opariari buruzkoa».
SASHA VELOUR
«Izugarri hunkigarria. Hegal ederrez hegan egiten duen istorioa da hau».
THE FAN BROTHERS
«Apal guztietan alaigarri gertatuko den liburua».
BOOKLIST
Gu bezalako lehen gizakiak duela
milaka urte bizi ziren Lurrean, Afrikan
lehenik, eta gero beste kontinente
batzuetara ere joan ziren, paisaia eta
klima aldatu ahala. Gure planeta oso
bestelakoa zen sasoi hartan. Naturan
animalia handiak zebiltzan nagusi,
hala nola mamutak, u erraldoiak eta
errinozeronteak, eta denak ere ugari
ibiltzen ziren munduan zehar alde
batetik bestera, lursail ikaragarri
handietan barrena janari bila
migratuz.
Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.
Erroman txapelketa jokatu ondoren, Olympia bere etxera itzuli da uda pasatzera. Gasteizen ikaragarri dibertitu da bere betiko lagunekin: autotxokeetan ibili, igerilekura joan eta, gainera, patinaje artistikoa deskubritu du… Primeran ibili da alferkeria gozoan, ondoegi… Oporrak, ordea, berehala bukatu dira eta bera ia ez da entrenatu! Zorionez, bere ingurukoen laguntza izango du, lagunena, etxekoena, taldekideena… eta Mariorena?
Nobela autobiografiko paregabea da Nekropolia, XX. mendeko literaturaren maisulana. Eslovenieraz idatzia eta 1967an lehen aldiz argitaratua, 90eko hamarkadatik aurrera ezagutu zuen bigarren loraldi bat, italierara, frantsesera, ingelesera, alemanera, espainierara, katalanera eta finlandierara itzulia izan zenean. Liburu honekin, irakurlearen gogoa astintzen du Pahorrek, gerraren eta kontzentrazio-esparruen izugarrikeriak kontatuz, baina baita presoen elkartasuna eta gizatasuna agerian utziz ere. Bizirik atera denaren erru-sentimendua saihestu gabe, kontrara, bere gain hartuz, aurrera egiteko, irauteko, azken buruan bizitzeko irrika gailentzen zaio kontakizunari.
BORIS PAHOR Idazle esloveniarra, 1913an Triesten jaioa (garai hartan Austria-Hungariako inperioa, gaur egunean Italia). Eslovenierazko idazle handienetako bat da, 40 liburutik gora publikatutakoa. Erresistentzia antifaxistarekin kolaboratu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta 1944an, judua ez izan arren, naziek preso hartu eta Dachauko kontzentrazio-esparrura eraman zuten lehenik, ondoren Natzweeiler-Strutnof, Mittelbau-Dura, Harzungen eta Bergen-Bergenera eramateko. Lortu zuen horietatik […]
«Ogia gorputzarentzako ogia da, ahotsak arimarentzako ogia».
Ogi-banatzailea geure burua eta, oro har, pertsonak ezagutzeko egin behar dugun bidaiari eta bilaketari buruzko kontakizuna da. Peter Svetinaren testu bikainak Jan eta Mariaren adin nagusitasunaren istorioa kontatzen digu, Jokin Mitxelena ilustratzailearen irudi apartekin.
«El pan es pan para el cuerpo, las voces son pan para el alma».
La repartidora de pan es una historia sobre el viaje y la búsqueda que debemos hacer para encontrarnos a nosotros mismos y a los demás. El magistral texto de Peter Svetina cuenta la historia de la mayoría de edad de Jan y María, con extraordinarias ilustraciones del ilustrador vasco Jokin Mitxelena.
GEMA BAQUE IZCUE nació en Éibar en 1972. Es diplomada en Gestión Empresarial y Marketing por la Escuela Superior de Marketing de Bilbao (hoy Cámarabilbao University Business School) y tiene un Executive MBA por ESEUNE Business School. Ha desarrollado su carrera profesional en varias empresas del País Vasco, Reino Unido y EE. UU., siempre en […]